Destacados



2018/05/14

auzolanLarunbat goizean, hogeita hamar persona inguru elkartu ziren Rekarteko iturrian, Tafallako Udalaren Ingurumen Batzordearen eta Gazte Batzordearen deiari erantzuna emanez, Zidakos ibaiaren inguruak auzolanean garbitzeko.

Eskularruz eta zabor poltsaz baliatuta, Rekartetik hasita eta Istituto aurreko urbanizazioaren atzekaldea jarraituz Behe Nafarroako etorbidearen zatia arte miatu zuten. Makotxa bidean dauden edukiontzietan zaborra bota eta gero, Erregearen Iturriaren Poligonora joan ziren, Iruñako Etorbideko zubi azpian aurkitzen ziren ahate eta antzaren harridurarako. Handik Bezkiz kalera eta Errepublikaren Paseora mugitu ziren, putzu borobilean amaitzeko. Bi orduko jardunaldia txistorra hamaiketako batekin amaitu zen Eretan.

Tamainera eta mota guztietako poltsak, kristalezko zein plastikozko botilak, basoak, arropa, zapatak, trapuak, kortxoa, zurezko kaxak baita telebista bat ere izan ziren besteak beste garbitutako materialak. Honek argi erakusten du gure ingurunearen zaintzarekiko kontzientzia hartzea beharrezkoa dela oraindik.

Irudian ez dira bertan izan ziren persona guztiak azaltzen, askok joan behar izan zutelako eta beste batzuk txistorra dastatzen zebiltzalako oraindik.