Noticias



Hamargarren aldiz, Gabalzeko Antzerki Taldearen eskutik Hirugarren Sektorearen Jaialdia dator, eta Tafalla Kulturgunean ospatuko da azaroaren 2tik 29ra. Ikuslegoaren Saria jasotzeko hautatu diren antzezlanak larunbatetan ospatuko dira 19:00etan. Jaialdiaren itxiera ikuskizuna La Garnacha Teatrok antzeztua, azaroaren 29an ostirala izango da 20:30ean.

Antzezlan guztiak 6€ko prezioa izango dute baina saio guztiak ikusteko bono bat erosi daiteke 25€ren truke. Tafalla Kulturguneko lehiatilan eta www.tafalla.es helbidean erosi daitezke aurretik.

EGUN GUZTIETARAKO BONOA

“BUTERFLY” RED TEATRO MUSICAL

Azaroak 2 larunbata

Vietnamgo gudan, 1972. urtean, Amerikako soldadu eta bertako neskaren arteko amodio istorioa islatzen duen musikala. Bere amodioak traba askorekin eginen du topo, testuinguru saila batean. Pertsonaien bizitzak aldaketa sakonak jasoko dute Amerikarrek alde egin eta gero. Gaztelaniara egokitutako “Miss Saigon” maisu lana, Claude-Michel Shönberg eta Alain Boublil arrakasta handiko artistena. “Los miserables” eta “MartinGuerre” dire beraien beste lan famatuak. Honekin, omenalditxoa egiten diote “Madame Buterfly” operari.

Sarrera: 6 €

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 19:00

SARRERA EROSI

“MUSARAÑAS” TEATRO LA TRAPERA

Azaroak 9 larunbata

Gure bizitza osatzen duten oroitzapenak, egoerak, pasadizoak, haurtzarotik gure heldutasunera memorian gordetzen dituztenak dira musarañas. Barrea zein dramaren, melankoliaren eta samurtasunaren pintzeladaz beteta dago, oroimenaren mundu ezegonkorra osatzen duten sentsazio guzti horiek.

Sarrera: 6 €

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 19:00

SARRERA EROSI

“EL MÉTODO GRÖNHOLM” MASCARADE TEATRO

Azaroak 16 larunbata

Multinazional bateko lanpostu exekutibo baterako langileen hautaketari buruzko komedia. Lau hautagaik proba berezi batzuk egin behar dituzte lanpostua lortzeko, noraino iristeko gai diren erakustsiz. Proba bakoitza aurrekoa baino sinesgaitzagoa izango da, eta izangaien arteko egoera konplikatuz joango da, lanak aurrera egin ahala, bukaera harrigarrira arte. Ukitu dramatikoak dituen komedia adimentsua da eta azken orrialdera arte ikuslea harrituta uzten duen gidoia.

Sarrera: 6 €

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 19:00

SARRERA EROSI

“PRESAS” LOCOS POR ACTUAR

Azaroak 23 larunbata

Bederatzi emakume kartzelatu dituzte hainbat arrazoirengatik (lapurreta, prostituzioa, adulterioa, delitu politikoa…), gerra zibilaren osteko Espainiako leku ezezagun batean (40. eta 50. urteetan) dagoen espetxe batean, hotza, gosea eta ia arreta medikurik gabe. Monjek artatzen dituzte, eta Don Maurok, zuzendariak, kudeatzen du espetxea. Kartzelako bizitza aldatu egiten da San Perpetuoren jubileoko datorren ospakizuna dela eta. Izan ere, data konkretu horretan, hamar urtean behin, gotzainak indultua ematen dio preso bati. PRESAS antzezlanak, Francoren kartzeletan bildutako emakumeek jasan zuten mina, samina eta zentzugabekeria islatzen ditu. Gizonezkoek bezala, emakumeek zoritxar berberak izaten zituzten eta, gainera, emakume izateagatik tortura bereziak ere. Lanak, kontzentrazio-eremu txikietan, ankerkeria nagusi , erregimen frankistaren konplize den Eliza zapaltzaileak zuzenduak, zer gertatzen zen islatzen du.

Sarrera: 6 €

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 19:00

SARRERA EROSI

“LOS CUERNOS DE DON FRIOLERA” LA GARNACHA TEATRO

Azaroak 29 ostirala

Valle-Inclanek idatzitako Esperpento haietariko bat, gertaera bakar baten 3 bertsio ezberdin aurkezten dituena. Mundua ikusteko 3 ikuspuntu diferente: belauniko, zutik edo airetik. Lehenengo bertsioa (muntaian agertzen ez dena) txotxongilo herri fartsa da, egileak bere izakiei airetik begiratzen die. Hirugarrena, itsuaren erromantzea, errealitatea mitifikatuz faltsutzen duena. Eta bigarrena, berriz, “Esperpentua” da, On Frioleraren bakarrizketa ta bere bi naturen arteko zalantzak: profesionalak, militar gisa, hil behar du, eta gizakiena, non heroiaren rola hartu behar duen, gizarteak eta Karabineroen Gorpuak eskatzen duten legez. Tadea andrea -anonimoa idatzi duena-, Rovirosa, Campero eta Cardona tenienteek osatzen dute Munduaren papera, ohore militarraren kodearen bozeramaileak. Loreta andrea, emazte desleiala, eta Pachequin, berrogei urteko bizargina, errudunak baino biktimak dira, beraien faltsukeriarenak.

Sarrera: 6 €

Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 20:30

SARRERA EROSI