2018/07/19

euskararen eguna jaiak 2018 webAbuztuaren 20an, Tafallako jaietako azken egunean, beste urte batez Euskararen Eguna ospatuko da. Aurtengoa Euskaraldia kanpainaren barruan kokatuko da. Euskaraz hitz egiten den udalerri ugaritan aurrera eramaten ari den kanpaina honek, eguneroko bizitzan euskararen erabilera ikustera ematea du helburu.

Egun honetako ekimen nagusia Tafalla Kantuz izango da. Honek euskal kantutegi herrikoiaren doinuekin beteko ditu herriko kaleak. Nahi duen orok parte hartu dezake ekimen honetan, abestien letrak banatuko direlako eta ez delako musika ezagutza berezirik beharko, kantatzeko gogoa baizik. 12:00etan aterako da kalejira Baigorri Elkartetik eta goiza pasata, Eretara joango da eguerdialdean bazkaria ospatzeko. Bazkarirako txartelak Tafalla Kulturgunean edo web orri honen bidez hartu daitezke iada, abuztuaren 9a arte.

MENUA:

  • Itsaski-salpikoia
  • Haragiz betetako piperrak
  • Arkume-hanka gisatua
  • Mami tarta fruitu gorriekin
  • Kafea, likore txupitoa, ogia, ardo beltza eta gorria, gaseosa eta ura

Ondoren, Tafalla Kantuz berriro abiatuko da Calatayud Pasealekutik, arratsaldeko 19:30etan Nafarroako Plazan Patxi eta Konpainia berbenaren aktuazioa hasten den arte.

TXARTELA EROSI