Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko apirilak 29

200 ibilgailuk eta ia 600 lagunek bisitatuko dute Tafalla asteburu honetan FurgoVwren eskutik

Foto noticia

Gaur goizean Furgovw.org foroak eta Tafallako Udaleko Merkataritza eta Turismo zinegotzigoak antolatutako geldialdi jendetsua aurkeztu dute Azoka Barrutiko auto-karabanen gunean. Asteburu honetan ospatuko den ekitaldia, 200 ibilgailu baino gehiago eta 600 pertsona inguru bilduko dituena, pandemia baino lehen egitea aurreikusita zegoen, baina begi bistako arrazoiengatik orain arte atzeratu da.

Foroak urtero ekitaldi bat antolatzen du maiatzaren lehenerako eta aurten 13. edizioa ospatzen den honetan Tafalla izan da aukeratutako lekua. Oscar Rodillak (FurgoVW) azaldu duenez, Tafalla aukeratu zuten, gunearen zabalera dela eta, baita hau udalerriaren erdigunetik gertu dagoelako.

Rodillak azaldu zuenez, bisitek bisitatzen den herrian eragin positiboa izatea interesatzen zaio antolakuntzari. Jarduera-ildo horretan, ongietorri-saskirako inguruko produktuak erabili dira.

JARDUERAK

Asteburuan bisita gidatuak egingo dira herrian, haurrentzako eta helduentzako jarduerak eta bazkari herrikoiak. Larunbatean mozorro festa ospatuko da Erdi Aroko tematikarekin eta ginkana bat egingo da herrian zehar. Honetaz gain, bidaiak antolatzeko tailerrak egingo dira hainbat plataformaren bidez, basoberritze bat Berdesia elkartearekin, gastronomia lehiaketa bat eta tiragoma txapelketa bat. Jarduera horiek guztiak ekitaldiko parte-hartzaileentzat baino ez dira.

FURGOVW

David Rodríguez antolatzaileak azaldu duenez, FurgoVW camper mugimendu guztia biltzen duen foroa da. 2003an eman zituen lehen urratsak, lankidetzan eta borondatez jarduten beti ere. Orduz geroztik, hazten joan da, eta kanpin eta autokarabanisten kolektiboaren beharretara egokitu da.

Foroa ezinbesteko tresna da ibilgailuekin, bidaiekin, mekanikarekin, brikolajearekin, kddd-ekin  izandako esperientziekin lotutako urteak artxibatzeko. Plataforma honek 200.000 erabiltzaile ditu.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube