Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2019ko otsailak 1

2019ko Otsaileko Ferietako Egitaraua

Foto noticia

Otsailaren 8tik 10era Zidakos hiriko ohiko Feriak ospatuko dira. Gaur goizean aurkeztu da egitarau ofiziala Tafallako Udaletxean, honek duela hiru urtetik hona landu den egitura mantenduko du, kalitatezko produktu artisauei garrantzia emanez. Aurtengoan, besteak beste, Nafarroako JD Ardoak, zaldiko-haragiak eta Tafallako txistorrak protagonismoa izango dute.

Ganadu azokaren jatorria ahaztu gabe animalien presentzia mantenduko da. Aurten, Tafalla Hiriko V. Sariketa Hegazti Eoalak, Euskal Oiloaren Nafarroako IV. Monografikoa ospatuko da.

Nobedade bezala, kalesa eta asto gaineko ibilaldiak egongo dira Merkatu Enparantzaren inguruan larunbat arratsaldean eta Azoka Gunean idi-probak izango dira igande goizean, lehen ospatu ohi ziren bezala.

Ostiralean egiten den ardo dastaketa lekuz aldatuko da Tafalla Kulturgunera, “Las podas olvidadas”, Oenovideo de Champagne jaialdian saritutako film laburrarekin batera aurkeztuko delako. Bertan 6 ardo dastatuko dira Nafarroako JD-arekin, Nafarroako larreetako zaldiko-haragiaz lagunduta.

Zaldikoaren haragiak ere lekua izango du igande eguerdian Plazan, Juan Carlos Fernández sukaldari eta nutrizionistak egindako hanburgesa txiki moduan dastatu ahalko baita. Tafallako txistorrak ere, nola ez, tokia izango du, bertako harakinek egindako txistorraren dastaketarekin. “Eskertzekoa da hauek eskaini diguten laguntza eta inplikazioa azken urte hauetan” azaldu du Jacinto Goñik, Jaietako Zinegotziak.

Kirol eskaintza ere zabala eta plurala izango da: ostiralean pilota profesionala egongo da eta larunbatean arku-tiro erakusketa goizean, eta kick boxing emanaldia arratsaldean.

Beste berrikuntza bat Tafallako merkatarien Stock azoka asteburu honetan bertan ospatuko dela izango da, Tafallako merkatariek eskatuta, bertako eskaintza ikustarazteko eta jende gehiago erakartzeko.

Azkenik, ez da ahaztu behar feriek daukaten erakargarritasun turistikoa eta hauetan bizitzen den jai giroa. Horretarako kale-animazioa egongo da: Tafallako erraldoiak, txistulariak, zanpantzarrak, gaiteroak, txarangak… Ahaztu gabe bisita gidatu historikoak eta elikagai artisauen azoka Nafarroako Plazan.

OTSAILAK 8 OSTIRALA

9:00 – 19:00| Tafalla Hiriko V. Sariketa Hegazti Eoalak.Euskal Oiloaren Nafarroako IV. Monografikoa.

Azoka-eremua.

10:00| Landare eta loreen erakusketa eta salmenta Cortés plazan.Salmenta ibiltaria Aita Calatayud

pasealekuan.

19:30| “Las podas olvidadas” laburmetraiaren aurkezpena eta garnatxa mahats-motako ardo-dastatzea Julian Palacios, Irene Guede eta Gonzaga Santestebanen gidaritzapean. Centro Cultural Tafalla Kulturgunea.

*Dastatzearen prezioa: 5 €. Izena eman 012ren bidez, otsailaren 7raino. Plaza mugatuak. Laburmetraia ikusteko sarrera doan.

20:30| 1. Mailako eskuz binakako Txapelketa. Ereta.

BENGOETXEA VI – IMAZ

URRUTIKOETXEA – ARETXABALETA

OTSAILAK 9 LARUNBATA

6:30| Ohiko zaldi-azokaren sarrera. Azoka-eremua.

9:00 – 19:00| Tafalla Hiriko V. Sariketa Hegazti Eoalak. Euskal Oiloaren Nafarroako IV. Monografikoa.

Azoka-eremua.

9:30| Zaldi azokaren irekiera. Azoka eremua.

10:00| Landare eta loreen erakusketa eta salmentaren irekiera Cortés plazan eta salmenta ibiltaria Aita Calatayud pasealekuan.

11:00| Nekazaritzako Elikagaien Azokaren irekiera. Nafarroa Plaza.

11:30| Arku-tiro tailerra Tafallako Arku Klubaren eskutik. Azoka eremua.

11:30| Txistularien Erronda eta Danborrada Marinelak.

11:30| Tafallako erraldoien konpartsaren irteera.

12:00| Zanpantzar. Irteera azoka plazatik.

12:30| Tafallako txokoak eta pertsonaiak. Bisita antzeztua.

*Prezioa: 3€. Irteera Udaletxeko ataritik.

13:00| Erraldoien dantzak plazan.

17:00| Ibilaldiak asto gainean eta zalgurdian (ikusi mapa)

17:30| X. Magia Jaialdia Fuente del Rey de Picas Elkarteko magoen eskutik. Txikilandia ludoteka.

18:00| Erronda Malatxo Txarangarekin.

19:00| Kick boxing eta Boxeo profesionalen borrokaldiak. Ereta.

Kick Boxing eta Boxeo borrokaldiak, Espainiako txapelduna den Izan Ibiricu tafallarrak parte hartuko du.

19:00| The Beatlesen azken kontzertuaren 50. Urteurrena. La Tafallesa Bandaren kontzertua The Beat-Less taldearekin. Centro Cultural Tafalla Kulturgunea.

19:30| Zezensuzkoa.

20:00| Gaita musika Arkakusoen plazatxoan.

OTSAILAK 10 IGANDEA

10:00| Landare eta loreenerakusketa eta salmentaren irekiera Cortés plazan eta salmenta ibiltaria Aita Calatayud pasealekuan.

10:00 – 14:00| Tafalla Hiriko V. Sariketa Hegazti Eoalak. Euskal Oiloaren Nafarroako IV. Monografikoa.

Azoka-eremua.

11:00| Nekazaritzako Elikagaien Azokaren irekiera. Nafarroa Plaza.

11:00| Zaldi-proba eta ibilialdiak asto gaiean azoka-lekuan.

12:00| Txistularien erronda Mugarik gabeko Txuntxuneroekin.

12:00| Tafallako txistorra tradizionalaren elaborazio prozesuaren erakustaldia, Tafallako harakinen eskutik.

12:30| Moxalkiz eginiko hanburgesa txikiak eta Tafallako txistorrak dastatzea.

14:00| Zerri zerutarraren zozketa.

16:00 – 20:00| Arcade jokuak eta azoka-jokuak.Azoka plazako etxabeak.

18:00| Kontzertua Cidacos Txarangarekin. Plaza.

18:00| Musika dantzagarria Javier eta Chus bikotearekin. Hiritarren zentroa.

*Bisita antzeztuak: 13 urtetik behekoak doan. Sarreren salmenta guiartenavarra.com gunean eta irteera gunean visita bainolehen.

TAFALLAKO MERKATARIEN STOCK AZOKA Eskolapioen frontoian

9, larunbata: 10:30 – 20:30

10, igandea: 10:30 – 15:00

 

OTSAILAK 15 LARUNBATA

20:00| Tafallako XXIV. Kirol sarien ekitaldia. Centro Cultural Tafalla Kulturgunea.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube