
Alkatetza Bandoa Tafallako Jaietarako
Emakumezkoen esku pilotako San Fermin Torneoak Amaia Aldai eta Ane Mendiburu bere lehen finalistak ditu, uztailaren 9an Labriten jokatuko den partidurako txartela lortu zutelarik Miren Larrarte eta Itxaso Erasun 22-7 mendean hartuta.
Tafallan, Amaia Aldaik berriro erakutsi zuen, gaur-gaurkoz, aurreko koadroen erreferentzia nagusia dela eta oztopo gaindiezina izan zela Larrarte eta Erasunentzat. Dimakoa nagusi da, kontrakoak mugitzen ditu eta tantoak errematatzen ditu. Jokoari izaera ematen dio eta gero eta seguruago jokatzen du. Igandean, gainera, min handia egin zuen sakearekin, pilotakada oso luzeekin, eta 9. koadrotik erantzun behar izan zituen atzelariak, mirakulu gutxirekin. Ane Mendiburu izan zuen lagun, oso zuzen, bere partida atzean eutsiz eta bikotekideari partidaren pisua eramaten utziz.
Horren aurrean, Erasunek arazoak izan zituen errestoan eta Larrartek, nahiz eta ez zuen etsi, ezer gutxi egin zezakeen Aldairen joko oldearen aurrean.
Jaialdia lau t ‘erdian jokatutako gazte mailako partidu batekin osatu zen eta Olatz Beitiak 22-12 irabazi zion Garazi Lasari. Hori bai, markagailuak beste zerbait aditzera eman zezakeen arren, partida oso parekatua izan zen eta 11. tantora arte piloteatu zuten. Une horretan, irabazlea finkatu zen aurkaria gaindituz.
Lau t ‘erdikoa, gazteak
Olatz-Beitia 22
Garazi-Lasa 12
San Fermin Torneoko lehen finalerdia
Miren Larrarte-Itxaso Erasun 7
Amaia Aldai-Ane Mendiburu 22
Tafallako Udalak modu ofizialean aurkeztu du gaur goizean herriko festetarako programazioa. Abuztuaren 14an, igandea, hasiko dira. Ekitaldiaren buru Jesús Arrizubieta alkatea...
Higuera Argazki Elkarteak, Tafallako Udalaren babesarekin, aurten ere, «Tafallako Jaiak» 2022 – «Tafallako Jaiak» 2022 Argazki Lehiaketa antolatu du. Aurkeztutako arg...