Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko ekainak 16

Barbakoei buruzko bandoa

Foto noticia

JAKINARAZTEN DU: Uda garaian areagotzen den sute arriskua kontuan hartuta eta baso suteak ekiditeko zoru ez urbanizagarrietan suaren erabilera arautzen duen gaur egun indarrean dagoen uztaila 4ko 237/2017 zenbakidun Agindu Forala dela eta, gure herrian dauden hiri lursailen segurtasun, garbitasun eta apaindura ziurtatzea udal konpetentzia izanik, erabat debekatuta dago ekainaren 15etik irailaren 30era bitartean sua erabiltzea eta, ondorioz, barbakoak, kanpin-gasa eta abar erabiltzea Santa Luziako pinudiaren inguruan dauden honako kaleetan: Artaxoa, Sorkunde, Santa Luzia, San Nikolas belena, Juan de Ancheta, La Peña, Harresiko gainekoa eta Poyo. Honetaz gain ez da pinudia bera inguratzen duten bideetan ere horrelakorik onartuko. Esandakoagatik, Santa Luzia Pinudia mantentzeko herritarren laguntza eskatzen da, eta abisua luzatzen da Alkatetzaren Bando honetan adierazten dena betetzen ez duenari dagokion isuna ezarriko zaiola.

Bide publikoan barbakoak egin ahal izateko baimena jasotzeko espazioak honako baldintzak bete beharko ditu:

  • Zonaldea zolagaindua egotea
  • Sua egiteko erabiliko den tresna barbakoa, bidoi edo txapa izatea, beti ere zola zainduz.
  • Erregaia xirmendu, ikatz begetala edo butanoa izan beharko da.
  • Sua eta kotxe edo kaleko altzariekiko segurtasun distantzia hiru metrotakoa izan beharko da.
  • Zonaldearen garbiketa antolatzen duenaren ardura osoa izanen da.
  • Antolatzaileetako pertsona bat ekintzaren arduradun bezala identifikatu beharko da, udal zerbitzuek hala eskatzen badute.
Facebook
Twitter
Youtube