Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko uztailak 16

Berdintasun Arloak aurten berriro dei egiten die Tafallako hiritarrei txuri eta gorriz janztera, jaietan ere indarkeria sexista gaitzezteko: uztailak 23, osteguna, 20:00etan Nafarroako Plazan

Foto noticia

2015/7/16

Tafallako Udaleko Berdintasun Arloak hiritarrei dei egiten die uztailaren 23an, osteguna, arratsaldeko 20:00etan, Nafarroako plazara txuriz eta zapi gorriz jantzita joatera. Helburua argazki baten bidez ikustaraztea, Tafallaren gaitzezpen irmoa indarkeria sexistari, jai guneetan ere bai.

Ekintza hau kokatzen da herriko jaietan egiten ari den Prebentzio eta Sentsibilizazio Kanpainaren barruan. Bi helburu ditu:

  • Hiritarrak (eta batez ere gazteenak) sentsibilizatzea emakumeekiko indarkeria adierazpen ororen kontra, jokaera matxistei aurre eginez eta jarrera eraginkorra bultzatuz.
  • Erakunde eta gizartearen konpromisoa agertzea errealitate honen aurrean, helarazteko ez dela arazo pribatua, baizik eta denon arazoa.

Argazkia Tafallako hainbat saltoki eta ostatutara zabalduko da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube