Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko urriak 6

Bihar Kulturgunean “Imanol Bengoetxea, artista” erakusketa inauguratuko da

Foto noticia

Bihar urriak, arratsaldeko 19: 00etan, Tafallako Kulturguneko Erakusketa Aretoan “Imanol Bengoetxea, artista” barasoaindarraren lanari buruzko erakusketa monografikoa inauguratuko da. Artista barasoaindarraren obra familiaren sotoan gordeta egon da 1994an hil zenetik.

Bere denbora zertan ematen zuen Imanolen anaiek bakarrik zekiten zerbait da. Erabat sortzailea, berritzailea eta urduria, ez zuen heziketa artistiko arauturik jaso eta erabat autodidakta izan zen, kalitate eta nortasun azpimarragarriak lortuz. Artearen historia bere garaiko iturrietatik edanez ikasi eta ezagutu zuen, baina berezko hizkuntza bat aurkitu zuen bere emozioak eta bere unibertso hurbilenaren ikuspegia adierazteko, baita bere emozioen eta bizi-esperientziaren barnea ere.

Bere nortasun sendoa eta barne demonioak ezaugarri espresionista eta sinboliko sendoak dituen obra batean islatzen dira.

Kolorea, keinua eta materia dira forma figuratiboak birsortzen dituzten protagonista absolutuak, errealistak ez direnak. Bere leit motiv eta bere ekoizpenaren erdigunea den giza irudiaren bidez, bere barne unibertsoa islatzen du. Berak egindako euskarriei dagokienez, erakusketa honetan 200 lan baino gehiago biltzen dira, tartean, pinturak, marrazkiak, eskulturak eta esku hartu zuen objektuak. Ez dira sartu familiaren etxebizitzarako berak diseinatu eta eraiki zituen altzariak.

Erakusketa hau artistaren anaiek sustatutako eta Silvia Sádaba Artearen Historian doktoreak egindako ikerketaren amaiera da. Azaroaren 7ra arte egongo da zabalik eta astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da 19: 00etatik 21: 00etara, larunbat eta igandeetan 12: 00etatik 14: 00etara eta 19: 00etatik 21: 00etara Tafalla Kulturgunean.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube