Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko urtarrilak 8

Cidacos ibaiaren azpiarroa 3Dn ikusteko tresna digitala eskuragarri dago

Foto noticia

Cidacos 3D2015/1/8

Sud´eau2 proiektu europarraren barruan tresna berria abian jarri da:  “Cidacos ibaiaren azpiarroa 3Dn ikusteko sistema integrala”.

Komunikazio interaktiboa, informazio dinamikoa eta ingurugiroaz sentikortzea helburu duen tresna da, izan ere lurraldea (hau da ibai-eremua) hobeki ezagutzeko aukera ematen baitu.

Egitasmo honen helburua tresna informatiko, multimedia elkarreragile bat diseinatzea eta inplementatzea zen, Cidacos azpiarroa hartzen duen lurraldea 3Dn ikusi ahal izateko, ura eta ibaiari buruzko datu geoerreferentzialekin eta Sud´eau eta Sud´eau 2 proiektuetan abian jarritako ekintza eta ekimenekin.

Hiru dimentsiotako hegaldiak informazioa errazten du, erabiltzaile mota guztiei hainbat kontsulta egiteko aukera ematen die eta identifikazio azkarra eta espazioa berregitea lortzen da. Web lotura erreferentzi puntu bihurtzen da, bertan hainbat geruzatan eskuragarri dagoen informazioa pilatzen da, halaber hainbat euskarritan dagoen edo sor daitezkeen informazio anitzak integratzen ditu.  Informazio hori guztia unitate geografiko bati buruzkoa, Cidacos ibaia eta Sud´eau eta Sud´eau2 proeiktuetan abian jarritako ekimenen ingurukoa.

Tresna eskuragarri dago honako lotura honetan: http://cranacidacos3d.teindata.com/

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube