Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko apirilak 28

“Eguzkilore”, jazz mitologiko kontzertu bat Xabi Olkoz laukotearen eskutik

Foto noticia

Musikari tafallarrak EGUZKILORE izeneko proiektu pertsonal berria aurkeztuko digu, euskal mitologian inspiratutako bidaia musikala, non jazz musika eta euskal sustrai musikal eta kultural antzinakoenak uztartzen dituen. Kontzertua bihar, apirilak 29 ostirala izango da 20:30ean Kulturgunean 6€ko sarrerarekin.

Errepertorioa euskal mitologiako jainkoen eta Eguzkilorearen inguruko konposizio propioetan oinarritzen da. Kontzertuak EGUZKILORE lorearen sorreraren kondaira kontatzen digu. Lore hau basati hazten da inguruko mendietan, eta espiritu gaiztoetatik babesten gaitu gure etxeetako atean jartzen dugunean.

Mitologiako jainkoak musikaren bidez irudikatzen dira: Mari, Amalur, Gaueko, Ortzi, Ilargi eta Eguzki aipatuz. Proiektu honetan Jon Zufiaurre, saxo tenorea, Bernardo San Martín pianoa eta Jorge Sánchez kontrabaxua lagun ditu.

SARRERAK EROSI

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube