Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko martxoak 13

“Elkartasunaren zaparrada”ren edizio berria Tafallan hainbat ekintzekin

Foto noticia

2015/3/13

Tafallan aurten ere egitarau oparoa izango duen Elkartasunaren zaparrada ospatuko da martxoaren 21ean eta 22an. Tafallako Artzapezgoak antolatzen du eta Tafallako Udalak besteak beste laguntzen du.

“Kongoren alde busti!” izenpean Tafallaldeko Artzapezgoak edizio hau ospatuko du Kipushi hirian (R.D Kongo) garatu nahi den egitasmo baten aldeko dirua biltzearren. Aurten lortu nahi den aurrekontua 41.850 eurokoa da eta balio izango du Kipushiko eta inguruko herrietako herritarrak artatzen dituen Saint Charles osasun zentroaren instalazioak eta funtzionamendua hobetzeko. Zentroa Berrizko Misiolariek kudeatzen dute eta Amaya Modrego Iruñeko serorak zuzentzen du.

Nola lagundu Kipushiren alde?

txaparronErrazena 50 zentimo balio duen elkartasun bonoa erostea izan daiteke eta hori koltxoi berria, arropa garbigailua edo botika bihur daiteke. Txartela erosiz gero, hiru sariren zozketan parte hartzen da: Kongoren aldeko produktu saskia, Donostiako La Perla talasoterapia zentroan zirkuitu bat eta bi pertsonentzako asteburuko ihesalditxoa.

Umorearekin ere lagun daiteke. Martxoaren 14an, larunbata, Javier Nácher komikoak Tafallako Informal aretora hurbiltzen den orori barre araziko dio arratsaldeko zortzietatik aurrera. Sarrerak aldez aurretik har daitezke 5 eurotan, hala eta guztiz ere lehiatilan egunean bertan eskuratu daitezke 8 eurotan.

Martxoaren 19an, osteguna, Mielotxin taldeak kontzertu solidarioa eskainiko du Tafalla Kulturgunean.

21ean, larunbata, eta 22an, igandea, Tafallako Nafarroa Plaza arropaz, bidezko merkataritzaz, eskulanez, gozokiez edo jostailuz beteko da eta elkartasun helburua duen taberna eta egitasmoa kudeatuko duten misiolariei buruzko informazio standa ere egongo da. Larunbatean Tafallako IV. Tortila Txapelketan parte hartzeko aukera  egongo da, tortila eguerdiko 12etatik aurrera eraman behar da Nafarroa Plazako kioskora. Bertan izen emateko 5 euro ordaindu behar dira eta arraultzak eta patatak izango dira oinarrizko osagaiak, gainerakoa sukaldariaren sormenaren esku geratzen da. Epaimahia Nafarroako gastronomia arloko pertsonek osatuko dute eta eguerdian zein tortilak irabazi duen erabakiko dute. Saria: bazkaria edo afaria bi pertsonentzat Tubal jatetxean. Larunbatean, 10:00etatik 20:00etara. Igandean postuak goizeko 10:00etatik zabalik egongo dira, Jaialdi Txarangak bere musikaz girotuko du eguna eta arratsaldeko ordubietan bukaera emango zaio boletoen zozketarekin.

Jarduerei eta egitasmoari buruzko informazio gehiago jakitearren, “Txaparron Solidario-Elkartasunaren zaparrada” ekimenaren Twiter eta Blogspot sare sozialetan aurki daiteke.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube