Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko maiatzak 28

Enplegu Eskola Lantegiko Garbiketa industrialaren amaiera, 15 langabetuen formazioarekin

Foto noticia

2015/5/28

escuela taller limpieza15 langabetu trebatu dira Tafallako Enplegu Lantegi Eskolako Garbiketa Industrialean 2014-2015 ikasturtean zehar. Ikasleek bi lanbide ziurtagiri jaso dituzte: “Eraikin eta Lokaletako Azalera eta Altzarien Garbiketa” eta “Espazio Irekien eta Industria Instalazioen garbiketa”.

9 hilabeteko iraupena izan duen ekimenak formazioa praktikoa zein teorikoa izan du. Helburua lan-munduan txertatzea izan da eta Tafalladeko luzaroko langabeei zuzenduta zegoen.

Enplegu Lantegi Eskola formazio programa da Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Enplegu Zerbiztuaren bidez,    sustatua eta diruz lagunduta, kasu honetan 185 mila eurorekin. Tafallako Udalak eta eskualdeko hainbat enpresak sustatzen dute, besteak beste: Tafallako El Caserío, Distrivisual, Cespa, San Manuel eta Hospital Nuestra Señora de la Caridad egoitzak eta Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funtsak batera finantzatua.

Amaiera ekitaldi ofiziala Tafalla Kulturgunean ospatu da Tafallako Udaleko Cristina Sota jarduneko alkate andrearekin; Susana Morrás Ros, Nafarroako Gobernuko Aukeren Berdintasuneko Atalburuarekin; Berta Anaut Erdialdeko Enpresen Elkarteko Lehendakariarekin; egitasmoan lagundu duten enpresetako ordezkariekin eta Erdialdeko Garapenerako Patzuergoko ordezkariekin.

Cristina Sotak oroitarazi du “Tafallako Udaletik duela 25 urtetik sustatu izan dela irakaskuntza mota hau eta eskertu du hezitzaile taldearen lana, ikaslegoarena eta enpresa laguntzaileena ere.”

Bestaldetik, Susana Morrasek azpimarratu du “lantegi hauek martxan jartzen direnean, lan-munduan txrtetatzea dela helburua”. Silvia Ochoak adierazi du “ekimenak behar zehatz bati erantzuten ziola, izan ere kontratazio aukerak oso errealak zirela”. Ikasleetako batek ikasle guztien izenean eskerrak eman ditu.

Ondoren, esker oneko hitz batzuk irakurri dituzte Sandra Salas irakaslearen izenean, ezin etorria adierazi duena, eta ikasleei ziurtagiria banatu zaie. Talde argazkiarekin amaitutzat eman da ekitaldia.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube