Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2014ko abenduak 30

Errege Magoen Kabalkada Tafallan egongo da urtarrilaren 5ean, 18:30etan. Urtarrilaren 3an Pajeek gutunak hartuko dituzte.

Foto noticia

2014/12/31

Reyes MagosUrtarrilaren 5ean, arratsaldean, Errege Magoek Tafalla bisitatuko dute. Erregeen Kabalkada Batzordeak antolatzen duen desfilea aurten 18:30etan abiatuko da tren geltokitik. Zangoza eta Severino Fernandez etorbideak zeharkatu ondoren Nafarroa Plazara iritsiko da. Plazako kioskotik ongi etorria emango dute eta Udaletxeko ezkaratzean txikienak hartuko dituzte.

Aurten 7 gurdi ibiliko dira Tafallako kaleetan eta Errege Magoen hiru gurdiei lagunduko diete: Dantzariak, pailasoen trena, Simpsondarrak, itsasontzi bikingoa, katu botaduna, Pottokiak, berunezko soldadua, Ara Irala Dantza Eskola, jostailuen gurdia, Belengo jaiotza, Musika Eskolako ahotsak eta instrumentuak. Jarraian Errege Magoen hiru gurdiak (Meltxor, Gaspar eta Baltasar) bere pajeak eta laguntzaileekin.

Antolakuntzatik ibilbideko segurtasunak duen garrantzia azpimarratu nahi dute, arriskuak ekiditearren gurdietara ez hurbiltzeko gomendatuz. Bestaldetik desfile bitartean, Plazako kioskoan eta Udaletxeko ezkaratzan goxokiak eta pilotak banatuko dituzte.

Urtarrilaren 3an, larunbata, Errege Magoen pajeak Tafallan egongo dira, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Tafallako Ereta frontoian. Bertan haurren gutunak jaso, neska-mutilekin hitz egin eta goxokiak banatuko dituzte.


NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube