Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko irailak 23

Euskaltzaindiak Tafalla bisitatu du gaur

Foto noticia

Euskaltzaindiak, ohi duen moduan, ondorengo urriaren 16an Nafarroa Oinez jaia ospatuko duen ikastola bisitatu du gaur. Ikastetxeko zein Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkariez gain, Tafallako alkate den Jesús Arrizubietak ere Euskaltzaindiako kideei harrera egin die Udaletxean, euskararen alde egiten duten lana irmoki baloratu duelarik. Bi erakundeen arteko opari trukaketaren aurretik Andres Urrutiak ere parte hartu du, Euskaltzaindiako lehendakari den aldetik.

Jardunaldia Euskaltzaindiaren lan-saio batekin hasi da udaletxeko udalbatza-aretoan. Ondoren, Garcés de los Fayos Ikastolan izan dira euskaltzainak. Bertan, ikasleekin lasai hitz egin ahal izan dute eta hauek euskararen erabilerari eta akademiaren beraren barne-funtzionamenduari buruz planteatutako zenbait zalantza argitu dituzte. Eguerdian bazkari bat ospatuko da eta arratsaldean euskaltzainek Cidacos hirian zehar bisita gidatua egiteko aukera izango dute.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube