Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko maiatzak 28

“Gau ziurra, baietz gau izugarria!”, Chelo Gonzálezen leloa, 2015eko “Joan-etorri” lelo lehiaketako irabazlea

Foto noticia

2015/5/28

FOTO GANADORA CONCURSO ESLOGAN VOY Y VENGO 2015“Joan-etorri” programako Nafarroako Erdialdeko antolatzaileak diren udal hauek: Artaxoako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (Artaxoa, Berbintzana, Larraga eta Miranda Arga), Azkoien (Martzilla, Azkoien, Funes eta Faltzes), Zarrakastelu (Zarrakastelu, Figarol, Mélida, Murillo El Fruto eta Santacara), Erriberri (Uxue, San Martin Unx, Erriberri, Beire, Pitillas, Murillo El Cuende, Traibuenas, Caparroso eta Rada) eta Tafallako Udaleko Gazteri Arloak 2015eko JOAN-ETORRI programari buruzko LELO LEHIAKETAko sari banaketa egin dute Artaxoako Udaletxean.

Berbintzanako CHELO GONZALEZ IBAÑEZ izan da irabazlea “GAU ZIURRA, BAIETZ GAU IZUGARRIA” leloarekin. Saria 500€tan baloratutako egonaldia landa etxe batean edo txango bat izango da. Leloa 2015eko “Joan-etorri” kanpainan erabiliko da.

Lehiaketan parte-hartze handia izan da, izan ere 98 lelo jaso baitira posta elektronikoz, watsapez eta facebooken bitartez. Erdialdeko “Joan-etorri” programako teknikariek bere leloa bidali duten guztiei lehiaketan parte hartzea eskertu diete.

Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak diruz laguntzen du jarduera hau eta irekiera jardueran kokatzen da, prebentziozko izaera du, “Joan-etorri” izenarekin ezaguna den Trafiko Istripuei Aurre egiteko Kanpainarako dago diseinatua.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube