Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko abuztuak 18

Jota errondaz bete dira Tafallako kaleak nagusien egunean

Foto noticia

2015/8/18

ronda joteraTafallak asteartean ospatzen du Pertsona Nagusien Eguna eta egitarauaren barruan besteak beste honako hitzordu hauek dira: bazkaria Eretan eta kafe kontzertua Chuchin Ibañezekin Hiritar Zentroan.

Baina nabarmenena eguerdiko 12:00etan bere ibilbidea hasi duen jota erronda izan da. Eskualdeko jotariak bildu dira hitzordu honetan eta Errondalla tafallarrak lagundu die ahots ozenez kantatutako jotei. Tafallako Udaletxetik abiatu dira bere kantuekin kalez kale, aurten Panueva auzotik Kale nagusira, gero Lau Kantoi kalera itzultzeko.

Adin guztietako jotariei herritarrak eta bisitariak gehitu zaizkie musikarekin ongi pasatzeko helburuarekin. Banaka zein taldeka kantatuak, eguna jotaz alaitu dute ohiko errondan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube