Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko urriak 20

“La Tafallesa” Musika Banda eta Serafin Zubiriren kontzerturako sarrerak agorturik daude, kontzertua larunbatean, urriak 24, CCTKan

Foto noticia

20/10/2015

serafín zubiriCentro Cultural Tafalla Kulturgunean urriaren 24an, larunbat honetan, arratsaldeko 20:00etan “La Tafallesa” Musika Bandak Serafin Zubirirekin batera eskainiko duen kontzerturako sarrera guztiak agorturik daude.

“Recordando a NINO BRAVO Gogoratuz”

“La Tafallesa” Musika Bandaren interpretazioarekin, Serafín Zubiri, Laia Benaches eta Felipe Garperen ahots aparten bitartez, ”Nino Bravo gogoratuz” emanaldiak eramango gaitu XX. mendeko abeslari hoberenetariko baten abestietan zehar ibilaldi ederra egitera: Nino Bravo abeslari valenziarrak idatzitako orri disdiratsua. Serafín Zubiri, Felipe Garpe eta Laia Benaches abeslariek artistaren errepertoriorik ezagunena bikain defendatzen dute. Emanaldi honetara bertaratzen direnek artistaren bizitza eta lanaren hainbat xehetasun ezagutuko dituzte, izan ere hainbat ikus-entzunezko emango baitira desagertutako artistaren irudi eta oroitzapen biografikoen bitartez. “La Tafallesa” Musika Bandak honako lanak interpretatuko ditu: Noelia, Cartas amarillas, Un beso y una flor o América, besteak beste.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube