Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko ekainak 14

Lucio Fernández 15. Klarion saria Pintura Lehiaketako irabazlea

Foto noticia

2015/6/14

GANADORES CLARION 2015Ekainaren 14an, igandearekin, Tafallan Atari zabaleko 15. Klarion Saria Pintura Lehiaketa ospatu da, Zerri zerutarraren Ordenak antolatua, Kultura Patronatuak lagunduta eta Udalaren babesarekin.

Lehiaketa goizeko 10etan hasi zen eta 30 artistek izena eman bazuten ere, bukaeran 26 margo lan aurkeztu ziren.

Egunean zehar partaideek bere lanak egin dituzte eta bi modalitateren artean aukeratu ahal izan dute: Tafallako txokoak eta gai librea.

Lanak 18:00ak baino lehen aurkeztu behar ziren beranduenez. Momentu horretatik aurrera epaimahaikideek finalistak aukeratu dituzte eta ondoren sarituak. Epaimahaia honako hauek osatu dute: Patxi Idoate, Antonio Laita, Carmen Jiménez, Salvador Martín Cruz eta José Mari Muruzábal.

19:00etan sari banaketa ekitaldia hasten zen. Udal berria osatzen duten udal taldeetako ordezkariak bertan ziren. Halaber, Ordenak ASCOTAri 2011an sariturako koadro bat oparitu dio elkarteak zozketa egin ahal dezan.

2015ean saritutakoak ondokoak izan dira:

  • Lehen saria, Tafallako Txokoak, 1500 € eta Carlos Cirizaren eskultura: Lucio Fernández, Gasteizkoa. Aita Calatayud Pasabideko zati bat islatu du eta bertan bi txirrindulari.
  • 750 €ko accesita, Tafallako txokoak: Jon Irígoras, Ermuakoa. Sorkunde kaleko txoko bat aukeratu du.
  • 750 €ko accesita, Gai librea: David Anocibar, Munarrizekoa. Ume bat oihuka, buruan uso batekin.

Gainera 20 lan finalisten egileek Ordenaren opari bat jaso dute. Aukeratutako lanak ikusgai egongo dira ekainaren 19tik uztailaren 6ra, Tafalla Kulturgunean.

cuadro ASCOTA

CUADROS PREMIADOS
premio clarion 2015
accesit tema libre accesit rincones Tafalla

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube