Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko irailak 20

Oier Zuñigaren “Eresia” obra Kulturgunera dator ostiral honetan

Foto noticia

Irailak 23, ostirala. 20:00etan. Tafalla Kulturgunean Oier Zuñigaren “Eresia” antzezlana aurkeztuko da, Udalbiltzaren Geuretik sortuak zikloaren eskutik. Sarrera 3€koa izango da eta web honetan bertan zein Kulturguneko lehiatilan erosi daiteke.

“Ama hil zait, hori da egia. Abesti bat eskaini nahi nioke, dantza bat, erritu bat… lore bat. ERESIA hildakoei omenaldia egiteko kantatzen ziren bertsoak dira, baina nik jada ez dut abestirik ama hila agurtzeko. Gure maiteak hiltzen direnean, zer eginen dugu? Nola esanen diegu agur? Nola begiratzen diogu bizitzari? Maitasuna al da guztiaren erantzuna? Ohiko dolu-errituak nahikoak ez direlako sentsaziotik abiatuta, dispositibo poetikoen bidez dolu-praktika desberdin bat esperimentatu nahi nuke, ekintza eszenikoa dolu-erritu kolektibo bihurtuz”.

SARRERAK EROSI

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube