Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko martxoak 29

“Ombuaren Itzala” Pedro Mari Otaño bertsolariari buruzko hitzaldia Kulturgunean

Foto noticia

Datorren apirilaren 6an, asteazkena, 19:00etan “Ombuaren Itzala”, Pedro Mari Otaño bertsolariari buruzko filma luzemetraiarentzako burututako auzolan proiektuari buruzko hitzaldia ospatuko da Kulturgunean. Patxi Bisquert (Tasio pelikularen protagonista) izango da hizlaria.

Patxi Bisquert:

Egitasmo berri honetan euskal  idazle eta poeta handi den Koldo Izagirreren hitzak bide lagun izanik, berari zor baitizkiogu gidoi bikaina eta lankidetza horren emaitza den bertsolari handiaren Pello Mari Otañori buruzko “Ombuaren itzala” filmaren proiektua.

Zinema ona egiten jarraitu nahi dugu, zinema ona eta ezberdina egin nahi dugu, guk bezala pentsatzen duten beste asko baitaude. Gure jendeaz, gure kultura sortzaileez hitz egiten duten filmak egingo ditugu, Pello Mari Otañoren kasuan bezala. Eta berreskuratu, berpiztu, euskal belaunaldi berrientzat, gazteenentzat batez ere baina ez soilik. Filma Euskal Herriko herri guztietara eraman nahi dugu, Adourretik Ebrora… Mauletik Enkarterrietara…. Zurekin kontzatzen dugu.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube