Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2018ko irailak 10

Osasun Publikoaren Institutuak Tafallan antolatutako ekimenak

Foto noticia
-Tailerra: “Besteak zaintzea, norbera zaintzea”, Alzheimerra edo antzeko dementzia sufritzen duten pertsonen zaintzaileei bideratua.. 2018ko bigarren seihileko honetan tailer honen hiru edizio egingo dira Nafarroako hiru udalerritan. (Iruña, Tafalla eta Allo)
Tailerra: “Besteak zaintzea, norbera zaintzea
Nori bideratua: Alzheimerra edo antzeko dementzia sufritzen duten pertsonen zaintzaileei
Datak: Urriak 2, 4, 9 eta 11.
Ordutegia: 16:30-18:30.
Lekuar: Tafalla. Hiritar Zentroa. Padre Calatayud Pasealekua, 9.
Informazio gehiago:
Zinema foruma “¿Nora goaz?” 60 urte baino gehiagoko pertsonei bideratua eta herritar guztiei orokorrean. Ekimen hau Nafarroako Helduen Eskolan eskaintzen da hiritarrengan hausnarketa eta sentsibilizazioa bilatzeko, barnean ditugun horma kultural eta sozialak gainditzeko, bere protagonisten testigantzaren eskutik. “¿Nora goaz?” filma, Marian Gerrikabeitiak zuzendua, zahartzaroan nola aurkituko garen jakiteko ikusminagatik sortzen da. Filma aurkezten duten eta ondorengo debatea bideratzen duten irakaslegoa Nafarroako Helduen Eskolako profesional batez eta pertsona heldu batez osatua dago. 2018ko bigarren seihileko honetan foru honen hiru edizio egingo dira Nafarroako hiru udalerritan (Tafalla, Cintruenigo eta Etxarri Aranatz).
Cine forum: “¿Nora goaz?
Nori bideratua: 60 urte baino gehiagoko pertsonei
Data: Azaroak 6.
Ordutegia: 17-19:30h.
Lekua: Tafalla. Hiritar Zentroa. Padre Calatayud Pasealekua, 9.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube