Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko apirilak 8

Tafallako Hiritar Zentroaren berantolaketa

Foto noticia

2015/4/8

FachadaTafallako Hiritar Zentroan dauden gela eta aretoak berantolatu egin dira hiritarrek zentroa erabili ahal izan dezaten eta horrela sortu zenean zituen helburuak finkatu daitezen:

  • Gune publikoa eta irekia pertsona guztiei, harremanak errazteko, bazterkeriarik gabe.
  • Eskaintza soziokulturala jarraia eta anitza sustatu, hainbat jarduera kontuan hartuko dituena: ikastaroak, lantegiak, hitzaldiak, erakusketak e.a. Bizitzan zehar ikasten jarraitu eta parte hartzea erraztuz.
  • Pertsonei, taldeei, elkarteai guneak eskaini biltzeko, ikastaroak antolatzeko, topaketak ahalbidetzeko.
  • Zentroan garatzen diren jarduerak, udalak zein elkarteek antolatuak edota interes soziokulturala dutenak, ikusiarazi karteldegi orokorrean.

Horretarako Hiritar Zentroa eta bertan dauden guneak berantolatu egin dira:

  • salonJubilatuen Kluba lehengo Irakurketa Gelara eraman da, Elkarteak dituen beharretara egokitzeko, leku zabalagoa izan dezaten.
  • Tabernaren aurrean zegoen gunea Erabilera Anitzeko Gela bihurtu da, hitzaldiak, emanaldiak, ikastaroak, erakusketak, ea egin ahal izateko. 40 metroko gela independiente hau aurreikusten diren jarduerak egin ahal izateko beharrezko dituen proiektorea, pantaila eta altzariekin hornitua izan da.
  • Irakurketa Gelan eta Telebista gelan egiten ziren jarduerak (salbu telebista ikuste soila) Erabilera Anitzeko Gelara eraman dira.
  • Erakusketa sistema pasabidera eta Erabilera Anitzeko Gelara eraman dira, hiritarrei hurbiltzeko asmoz.
  • Jendearentzako arreta bulegoa finkatu da lehengo San Sebastian Jubilatuen Elkartearen tokian, bertan ondoko zerbitzuak eskainiko dira:
  • Asteartean, 9:00 – 13:00: Udaleko Animatzaile Soziokulturala.
  • Ostegunean, 10:00 – 13:00: GERNA (Asociación Grupo enfermedades raras de Navarra-Nafarroako gaixotasun arraroen Elkartea).
  • Ostiralean, 9:00 – 13:00: Sinando Calí Elkartea.

Aipatutako Gelak erabiltzeko eskaera egin nahi duten pertsonek ondoko dokumentuetan jaso dezakete informazio gehiago.

GELAK ESKATZEKO INFORMAZIOA (52 Kb)

LOKALAK ESKATZEKO ESKAERA-FITXA (12 Kb)

TARIFAK 2015 (99 KB)

Helbidea: Aita Calatayud pasealekua 9 p.k. 31300 Tafalla (NAFARROA). Telefonoa: 948 70 45 90 / 948 70 18 11

cafeteria 2 cafeteria 1 gimnasio tablon anuncios jublilados sala polivalente 2 sala polivalente 1 oficina club jubilados Tablón anuncios oficina atencion

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Euskaltzaindiak Tafalla bisitatu du gaur

Euskaltzaindiak Tafalla bisitatu du gaur

Euskaltzaindiak, ohi duen moduan, ondorengo urriaren 16an Nafarroa Oinez jaia ospatuko duen ikastola bisitatu du gaur. Ikastetxeko zein Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkar...

Facebook
Twitter
Youtube