Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko abenduak 23

Tafallako merkataritzari laguntzeko bonu kanpainaren balorazioa

Foto noticia

Covid pandemiaren ondoren Tafallako saltoki txikiak dinamizatzeko asmoz, Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoak bonu kanpaina berri bat egin du gure herriko saltoki eta zerbitzuetan salmentak aktibatzeko, merkataritzarako garai zail batean.  adokinera! “Zure erosketak, gure hauspoa. Adokina Itzuli da!” zen leloa

Kanpaina azaroaren 22tik abenduaren 4ra egin zen. Eta gure hiriko 44 saltokik eman zuten izena. Abenduaren 2ko arratsaldean bonuen topera iritsi zenez, kanpaina arrakastatsutzat jotzen dugu, kanpaina garatzeko jarritako bonuak agortu baitziren.

5 euroko 8.000 bonu saldu dira, 40.000 euro guztira, eta hori zen Udalak kanpaina hau garatzeko ezarri zuena.

Bonu horien salmentak 298.431 euroko salmenta-fluxua ekarri du parte hartu duten saltoki guztientzat. Tafallako saltokiek salmentak jaisten dituzten garai honetan ekarpen garrantzitsu gisa ulertzen duguna.

Kanpaina baloratzeko, parte hartu duten saltokien laguntza eskatu da, gogobetetze-inkesta baten bidez. Bertan, kanpainarako sortutako aplikazio berriarekin bonuak trukatzeko erraztasuna, kanpainaren garapenean parte hartu zuten saltokientzako salmenta igoera (kanpainarik egon ez zen beste urte batzuekin alderatuta) eta Tafallako saltokietara erosketak egitera joan ziren pertsona guztiei eta ez Tafallako pertsonei bakarrik, aurreko edizioan bezala, irekitzen asmatu izana azpimarratu dira.

Merkataritza eta Turismo Zinegotzigotik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten saltoki eta zerbitzuei, baita saltoki horietan erosketak egin dituzten pertsonei ere. Era berean, adierazi nahi dugu lanean jarraituko dugula gure hiriaren hurbileko saltoki txikiak erreferente izan daitezen gure eskualdean garai gogor honetan.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube