Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2022ko martxoak 14

Tafallako ondare immaterialaren bildumaren aurkezpena

Foto noticia

Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) Nafarroako udalerrietako ondare immaterialaren bilketa egiten ari da, eta horien artean dago TAFALLA.

Ondare immaterialaren bilketa elkarrizketa pertsonalizatuetan oinarritzen da. Aurrez hautatutako pertsona bakoitzaren bizitzari buruzko elkarrizketak dira, eta horien bidez informazioa lortzen da Nafarroako udalerrietako bizimodua nolakoa zen jakiteko: jaiak, dantzak, ekonomia, eguneroko bizitza eta lana, ohiturak, hurbileko herriekiko harremanak eta beste hainbat datu.

Igande honetan, martxoaren 20an, eguerdiko 12: 30etan, Tafalla Kulturgunean aurkezpen ekitaldia egingo da eta bertan Nafarroako Unibertsitate Publikoko ordezkariek gure herrian egindako elkarrizketen lagin txiki bat erakutsiko dute.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube