Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko uztailak 16

Tafallako Udaleko Turutari-Tinbalari Taldeak eta Abesbatza Tafallarrak 2015eko Tafallako Jaietako suziria botako dute

Foto noticia

2015/7/16

coheteUztailaren 14an egin den Tokiko Gobernu Batzordean, Tafallako Alkateak jakinarazten du jaietako suziria botatzea, udal taldeen artean delegatzea ohikoa izan den arren, ohitura aldatu nahi duela.

Zentzu honetan azaltzen du Jai Batzordera helarazi zuela bere asmoa, batzordeak hiriko bizi kultural eta sozialean ibilbide esanguratsua izan duten pertsonak eta taldeak proposa ditzan, aintzat hartuz urtean zehar batzordean hainbat kolektiboetako pertsonak, alderdi guztietako ordezkariak lan egiten dutela eta horrela aniztasuna bermatua dagoela.

Batzordeari entzun ondoren, Tafallako Udaleko Alkateak suziria botatzeko eskumena 50. urteurrena ospatzen duten bi erakundeen esku uztea ebatzi du: Tafallako Udaleko Turutari eta Tinbalari Taldearen sortzaileak (nabarmenduz Ramón Calandria sortzaileetako bat izateaz gain suziria egin izan duela 40 urtez) eta Abesbatza tafallarra.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube