Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2018ko abuztuak 13

Tafallan jai usaina dago!

Foto noticia

Jai aurreko astea arazorik gabe aurrera ateratzen ari da. Larunbatean Tafalla Kulturgunean ospatu zen Nafarroako Jota Lehiaketa eta gero, txikienek Erraldoi eta Buruhandiekin motorrak berotzeko aukera izan zuten. Hauek Zezen Plazaraino hurbildu ziren bertan dantza batzuk eskaintzeko, ondoren, itxurazko bigantxak atera ziren.

Arkakusoen Plazatxoan ere giro paregabea egon zen hiru egunetan, musikari paregabeen emanaldiekin. Ostiralean ”La Muza Band”, larunbatean Dr. Maha´s Miracle Tonic eta atzo Yerri Jazz Band taldeek herria primeran girotu zuten.

Kirolarentzako lekua ere izan zen. Igande goizean “XXXVII. Kadete Mailako Tafallako Udala Trofeoa” txirrindulari laisterketa ospatu zen, Tafallako Txirrindulari Klubak antolatuta. Txapelduna Aitor Alberdi izan zen, Irabia Inter Sport taldekoa; bigarrena Unai Aznar, Quesos Albeniz Burunda taldekoa eta Cacenasa taldeko Nicolás Gómez hirugarrena.

Gainera, asteburuan zehar bisita gidatuak egon ziren alde zaharretik eta Mencos Jauregira parte hartze handiarekin.

Gaurko arratsaldeak itxura ona dauka ere:

19:30 Zezen plaza.
Ondoko zezenketen desenkajonamendua: Prieto de la Cal, Aguadulce, Couto de Fornilhos eta Santa Teresa

21:30 Nafarroa plaza.
Artzainaren Lasterketa herrikoia entzierroaren ibilbidean.

22:30 Nafarroa plaza.
Tafallako musika bandaren eskutik kontzertua.

Bihar 12:00etatik Aurrera tafallarrentzako asterik alaiena hasiko da. Errespetuan, tolerantzian eta giro onean oinarritutako festak opa dizkizuegu.

Gora Tafalla!

 

IRUDI GEHIAGO GALERIAN

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube