Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko urriak 1

The Opera Locos ikuskizuna Tafallara helduko da

Foto noticia

Sarrerak 12 eurotan daude salgai Tafalla Kulturguneko leihatilan edo webgunean.

Datorren ostiralean, urriak 15, arratsaldeko 20: 30etan Tafalla Kulturgunean ikuskizun bikaina izango da.THE OPERA LOCOS, YLLANA taldearen eskutik. Honek sari eta errekonozimendu ugari jaso ditu, hala nola Max saria 2019rako musika ikuskizun onenari. INAEMek eta Tafallako Udalak babestutako PLATEA programaren barruan dagoen ikuskizuna da.

IKUSKIZUN KOMIKO OPERISTIKOA

Bost abeslari liriko dira The Opera Locos ikuskizun komiko operistikoaren protagonistak. Operaren arrakasta handiak beste musika estilo batzuekin uztartzen dira, modu originalenean. Eszenaratze berezi batekin, estetika zainduarekin eta Yllanaren komediaren zentzuarekin, The Opera Locosek esperientzia berri eta ezberdin bat sortzea lortzen du opera esperimentatzerakoan eta, batez ere, publiko guztiengana modu fresko, ezohiko eta dibertigarrian hurbiltzea.

Bost abeslari bitxik osatutako operako troupe berezi batek errezitaldi bat egingo du, generoko konpositore handienen errepertorioarekin. Antzezpenean zehar, bakoitzaren grina ezkutuak eta irrikak argituko dira, zeinek ondorio zentzugabe eta aurresanezinak ekarriko dituzten. Gogoratzeko gaua izango da!

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube