Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko urriak 21

Udazkeneko programazioa La Kolasan

Foto noticia

Urtero bezala, La Kolasa Gazte Etxeak udazkenerako ekintzen eskaintza aurkeztu du. Programazioa, ohikoa den bezala, sei hilean behin egiten den eta irailaren 23an elkartu zen Parte-hartze Batzarrean erabaki zen. Hainbat gaztek, elkarteetakoak edo banaka, proposamenak egin zituzten eta hurrengo hilabeteetan La Kolasan egingo diren ikastaro eta jarduera nagusiak erabaki zituzten.

Formatuaren barruko nobedade gisa aipa daitezke, esate baterako, Baldorbarako zizazale irteera eta Nafarroako Gobernuaren titulazio ofiziala lortzeko Aisialdiko eta Denbora Libreko Monitore ikastaroa.

Edozein kontsulta egiteko, pasa zaitez edo jar zaitez harremanetan La Kolasa Gazte Etxearekin (948704177, lakolasa@hotmail.com eta sare sozialak) edo deitu Gazteria Zinegotzigora (948701811).

EGITARAUA OSORIK

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Euskaltzaindiak Tafalla bisitatu du gaur

Euskaltzaindiak Tafalla bisitatu du gaur

Euskaltzaindiak, ohi duen moduan, ondorengo urriaren 16an Nafarroa Oinez jaia ospatuko duen ikastola bisitatu du gaur. Ikastetxeko zein Nafarroako Ikastolen Elkarteko ordezkar...

Facebook
Twitter
Youtube