Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2015eko apirilak 26

Uxueko Erromeriak Tafallaldeko ehunka erromes bildu ditu (irudiak)

Foto noticia

2015/4/27

IMG_2220Ehunka erromes bildu dira igande honetan Uxueko erromerian. Erromeria jendetsu honetan Tafallako jendeaz gain, hurbileko herrietatik ere etorri da jendea: Pitillas, Beire, Santakara eta Murillo el Fruto.

Urtero bezala, Tafallako erromesak Santa Maria elizatik abiatzen ziren goizeko 5:30ean eta  7:30ean iristen ziren San Martin Unxera.

Bestaldetik. 9:00ak aldera, gainontzeko herrietatik etorritako erromesak Agurraren Gurutzean biltzen ziren. Denak elkarrekin prozesioan abiatzen ziren Uxuera, Tafallakoak atzetik zihoazela.

Uxue eta Tafallako korporazioek prozesioa ixten zuten eta Uxuera iritsita, Uxueko Mª Jesús Zoroza alkatesak eta Tafallako Cristina Sota alkatesak aginte-makilen trukea egin zuten eta Jose Luis García eta Jose Manuel García de Eulate parrokoek kapak trukatzen zituzten.

Ondoren, herrietako erromesak santutegian sartu ziren, taldeka, Uxueko Ama Birjinari bere kantuekin ondratzeko. Iritsi ahala egin zuten: Murillo el Fruto, Santakara, Zarrakastelu, Pitillas, Beire, Erriberri eta azkena Tafalla.

José Luis Lacunza monsinorek 10:30ean meza nagusia eman zuen. Ekitaldi nagusia eskaintzen momentua izan zen, Cristina Sota alkatesak pazko zuzia aurkeztu zuen hiriaren izenean, botoa, konpromiso-hitza eta tradizioaren ikur bezala.

Beste behin ere, ekitaldi jendetsuenetako bat Jose Luis Lacunza apaizak eman zuen Tafallako Auroroen meza izan zen, eliza jendez mukuru zegoen.

Arratsaldean Ama Birjinari agurra egin zen 15:45etan eta herrietara itzuli zen jendea. Tafallako erromesak 21:00ak aldera itzultzen ziren, prozesioan, Santa Maria elizaraino.

IRUDIEN GALERIARA SARTU

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube