Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko azaroak 15

“Zaindu zure ingurua, zure etxea bezala”, klima-aldaketaren eta ingurune garbi baten aldeko kanpaina

Foto noticia

Mairagako Mankomunitateak, San Sebastian erretiratuen elkarteak, Berdesia kolektiboak eta pertsona bolondresek “Zaindu zure ingurua zure etxea bezala” kanpaina aurkeztu zuten joan den ostiralean Kondearen parkean.

Ingurumenarekiko errespetuari eta klima-aldaketaren aurkako borrokari buruzko kezkarengatik batu dira kanpaina hau aurrera eramateko. Dinamikaren barnean, lau bideo argitaratuko dira telebistan zein sare sozialetan eta iragarkik ipiniko dira irratian zein tokiko prentsan.

Helburua herritarrak kontzientziatzea da, ingurune osasungarria izan dezaten, edukiontzitik kanpoko zabor-poltsarik gabe, ezer adierazten ez duten pintadarik eta grafitirik gabe, lurrean zigarrokinik gabe, lurzoruan plastikozko poltsarik gabe eta kale, plaza, lorategi eta abar zikintzen duen hondakinik gabe.

Gainera, Mairagako Mankomunitateak beste kanpaina bat hasi du 300 establezimendu eta 12.400 etxebizitza baino gehiago bisitatuz, herritarrak kontzientziatzeko gure etxeetan sortzen ditugun hondakin guztiak birziklatzeko beharraz, eta bereziki materia organikoa birziklatzearen garrantziaz, gure etxeetako hondakinen %45 baita.

Gida bat banatzen ari dira edukiontzi moduan, eta bertan gure hondakin bakoitza zein edukiontzitan uzten den adierazten da, baita materia organikoari buruzko koadernotxo bat ere. Hori guztia marroi koloreko 10 litroko ontzi batekin batera.

Mairagatik gogorarazi dutenez, birziklatuz gero, klima-aldaketaren aurka borrokatzen dugu, atmosferara CO2 isurketak murrizten ditugulako, berotegi-efektuko gas metanoa isurtzen duten zabortegiak erabiltzeari uzten diogulako (CO2a baino 86 aldiz indartsuagoa), energia aurrezten dugulako, lanpostuak sortzen ditugulako, etab. Gainera, hondakinen tasan zenbat eta gehiago birziklatu orduan eta gutxiago ordainduko dugula azpimarratu dute.

NOTICIAS RELACIONADAS

Facebook
Twitter
Youtube