AURORAK

Pedro María Flamariquek, apaiza eta ikerlaria, Aurora Elkartea duela bi mende bazela egiaztatzen du. Aurora eguneko sanduari eskaintzen zaion otoitza da eta goizean goiz kaleetan zehar kantatzen da.

Aurora Elkarteak sei liburu gordetzen ditu; horietatik lauk otoitz-hitzak dituzte eta beste biek doinuak. Auroren sorrera XVII. eta XVIII. mendeetan aurkitzen dugu, Errosario Guztiz Sainduaren Kofradiekin.

Auroroek bere kantua iragartzen dute txintxarri baten soinuaz eta otoitzak haize-musika tresnekin jotzen dituzte. Urtean 25 aldiz ateratzen dira kalera, ordu terdiko ibilbidean.

Egun nagusia urriko lehen igandean ospatzen dute, egun horretan bere soinurik bihotzekoenak abesten dituzte eta kaleetan zehar prozesioan ibiltzen dira eliztar andanak lagunduta.

ERROMERIA SAN GREGORIO BASELIZARA

Maiatzaren 9tik hurbilen dagoen igandean ospatzen da erromeria, Sainduaren eguna baita. Udalak San Gregorio egunean jai hartzea eta baselizara erromeria egitea 1591 urtean dokumentatua dago.

San Gregorio baseliza, izen bereko lekuan dagoena, XVII. mendean eraiki zen eta XIX. mendearen bukaeran birmoldatu zen. 2005ean Asun Rekena margolariak erretaula zaharberritu zuen.

Aire zabalean meza ospatzen da eta gero soroak eta larreak bedeinkatzen dira. Udalak bertaratzen direnei arroz jana eskaintzen die; boluntarioek prestatutako arroz-esne gozoa: ehun litro esne, hamabi kilo arroz eta hamar kilo azukre.

María del Villar Berruezo idazle tafallarrak erromeria egunean gertatutako pasarte dibertigarria birsortzen du, “Capucete en San Gregorio” izeneko kontaera batean, “La Carpia, su burro y yo” libuaren barruan.

ERROMERIA UXUERA

San Marcos eguna (apirilak 25) eta gero, Tafallan oso errotua dagoen ohitura ospatzen da: Erromesaldia Uxueko Ama Birjinaren Santutegira.

Gure hiritik 20 km.tara dagoen herri hau tafallarrek eta merindadeko herritarrek bisitatzen dute eta data honetan milaka pertsona biltzen da bertan. Nafarroako erromeririk garrantzitsuenetako bat da.

Nafarroako Andre Mariari buruzko santutegi handien artean, Uxuekoa leku pribilegiatua da bere kokapen geografikoarengatik. Erromesek tunika beltza janzten dute, txano beltzez estaltzen dute aurpegia eta batzutan kateak arrastraka eramaten dituzte; erromes batzuk egurrezko gurutzeak eramaten dituzte bizkar gainean lorez eta zuhaixkaz apainduak.

Hamabi Apostoluen Kofradia 1607. urtetik erromes joaten da Uxuera maiatzaren 1eko gauerdian. Ixilik, kandela piztuta eskuin eskuan, bakuloa ezker eskuan, erromesak santutegira iristen dira goizerdiko lauetan. Basilikan meza ospatu eta gero, goizeko seietan, egunsentiko lehen argiekin, Tafallarantz abiatzen dira. Hamaiketakoa larrean, Santa Mariara iristea eguerdiko hamabiak arte luzatzen da, eliz dorrean kanpaiak jotzen dituenean.

Erromesak Tafallatik prozesioan ateratzen dira goizeko bostetan, banan-banan, eta santutegiraino dauden hogei kilometroko bidea egiten dute. Bertan anaitasun giroan igarotzen dute eguna eta iluntzean Tafallara itzultzen dira. Tafallarrek eta ondoko herrietakoek aspaldi gordetzen dituzten letrilak, himnoak eta letaniak abesten dituzte. Aintzinakoa eta errotutako erlijiositate izaera hartzen du. Erromeriaren erritualak denboran gelditutako lurrina uzten du, Erdi Arora atzera jotzen duena.

ASTE SANTUA

Pasioko Kofradia edo Ermandadea urtero arduratzen da 700 partaide dituen Ehorzketa Santuaren prozesioa antolatzeaz. Hamar pausoak soinkarien gainean hiriko kale nagusietan barna iragaten dira, horietako bi (Hamabikoen Ermandadeak garraiatzen duen Lantzadarena eta Gurutze Jasoarena) Asun Rekenak zaharberritu ditu azken urteetan.

Jende andanak lan egiten du pasoak txukuntzen edo partaideen jantziak berritzen.

Palestinako hiritarren janzkera gogora ekartzen duten tunikaz janzten dira neska mutilak eta horiekin eta Eskolapioetako haur kantarien abestiekin hasten da prozesioa. Jesusen Pasioa eta heriotzaren ohiko antzezpenean ez da falta Mariaren, Zazpi Hitzen eta legio erromatarraren presentzia.

Atabalen soinu sakonak kaleen barnean eta isiltasunean durundatzen du, prozesioak irauten duen bi orduetan. Musika Bandak, handia, segizioa ixten du, agintari zibil eta eliz agintarien atzetik.