Argibide gunea

Tafallan, Tubal 19 kalean dagoen Kultur Etxean hiriko monumentu artistikoei buruzko argibideak jaso ahal izango ditugu. Argazki ederrez apainduta eta datu garrantzitsuz josita, Tafallako gida hartu nahi duenaren eskura egongo da. Adeitasunez, Nafarroako Gobernuak argitaratutako mota guztietako eskuorriak banatzen dira, foru komunitateko aberastasun artistikoaz, historikoaz, paisaiaz edo gastronomiaz mintzo direnak.

Mari Jesús Garcés de los Fayos  emaileak utzitako “La Renteria” izeneko etxeko ezkaratzean kokatzen da Argibide gunea. Bertan Udaleko Kultur Patronatuak argitaratutako Tafallako Kultur Kaierak eskuratu daitezke.

Kale zaharrak ibiltzeko edo bazkari ederraz gozatzeko hartutako argibide egokiak jaso bitartean,  Tafallako jauregi gotiko distiratsuaren aztarna ikusteko parada izango dugu: harri landuaz egindako besaulkia. Besaulkiaren ondoan, León Astrucek margotu tako María del Villar Berruezo dantzariaren olio-margoak arreta deituko du eta agian protagonista ezagutzeko jakin-gosea piztuko dio bisitariari. Ia aurrean, eskaileren azpian, Thurscandoren hilarri erromatarrak historiaren urruneko malkarretara eramango gaitu. Angel Elviraren margoak Tafallako Historiaren ikus-interpretazio kolorista eskaintzen digu.

Ordutegi berria:

Lan egunetan, astelehenetik ostiralera:

  • Goizez: itxita
  • Arratsaldez: de 15:00 a 22:15

Asteburuetan: itxita

Gaiari buruzko edozein galdera egiteko telefono hauetara dei daiteke:

Kultur Etxea: 948 701 654

Musika Eskola: 948 700 054

Tafallako Udala: 948 701 811

Erakusketa ordutegia:

o    Lanegunak: 19:00 – 21:00.

2015an Kultur Etxea itxita egongo den egunak: (aldaketarik ezean)

o    Urtarrilak 1

o    Urtarrilak 6

o    Urtarrilak 20

o    Abuzuak 14 – 31

o    Abenduak 24 eta 25

o    Abenduak 31