Web honetan agertzen den argibideaz gain, Tafallako Udalak hiritarrei 012 edo 948 012 012 Telefono bidezko Arreta Zerbitzua eskaintzen die. Zerbitzu honek informazioa eskuratu, izen emateak egin edo Nafarroako tokiko administrazioetara ekarpenak egiteko aukera ematen du.

012 / 948 012 012 zerbitzuari galderak

logo_012_castZe zerbitzu eskeintzen ditu 012 telefono zerbitzuak?

  • KUDEAKETA: Katastro eta errolda ziurtagiriak eskatu daitezke; beste ziurtagiri motak (ondasunak, zergen ordainketa egunean edukitzea…..); ordainagirien kopiak; inprimakien eskaera; instantziak; ordainagirien ordainketa; ordainketen helbideratzea.
  • IZEN EMATEA ETA HITZORDUAK: Udaletxeak eskeintzen dituen iharduera eta ikastaroetan izen eman daiteke. Sarrerak erosi. Distribuzio zerrendetan harpidetu. Udaleko zerbitzu eta teknikariekin hitzordua zehaztu.
  • INFORMAZIOA:
    Herriko eta 012an sartuta dauden herri guztien udal informazioa eskeintzen dizu: instalazioak, zerbitzuak, kultur eta kirol agenda, tramiteak nola egin, ordenantzak, zergak, ikastaroen eskaintzak eta diru-laguntzak, deialdiak eta lehiaketa publikoak, interesezko abisuak, etb.
    Oinarrizko hornidura enpresen izapideak (telefonoa, gasa, elektrizitatea eta ura), udalekoak ez diren informazioa ere eskaintzen dizu. Izapideak Nafar Gobernuarekin, osasun zerbitzu eta zentruak, hezkuntza, garraioa eta aisia, elkarteak, etb.
  • ABISU, KEXA ETA IRADOKIZUNAK: Zerbitzuei edo udaleko jarduerei buruzko kexak aurkeztu daitezke, iradokizunak egin edo abisu bat eman (hiri-altzariak, argiztapenak……)

Nola lortu 012 edo 948 012 012 Telefono bidezko Arreta Zerbitzuarekin harremana egitea?

  • 948 012 012. Telefono finko eta mugikorretarako tarifa finkoa (doan) denean. 948 217 012 zenbakiak indarrean darrai.
  • 012. Nafarroako telefono finkoetarako tarifa finkorik gabe. Deiaren prezioa: 0,34 euros.
  • Ordutegia (bi zenbakietarako): astelehenetik ostiralera:  8:00 – 19:00.
  • Gurekin ere jar daiteke harremanetan  012@infolocal.org helbidearen bidez.

Proiektuaren helburua herritarrak udaltxearekin harremena erraztea da, eskura dauden teknologia eta telematikaren bidez.

  • 012 telefono bidez.
  • Telematiko bidez, Web, e-mail, informazio kioskoa, teletestu, etb.
  • Udaltxetako herritarra hartzeko bulegoetara joanez.

INFOLOCAL Proiektuaren barruan dauden Udaletxeak, mankomunitateak eta Nafar gobernuko unitateak hauek dira:

Entitate Lokalak:

Altsasu / Alsasua;Ansoáin; Anue; Aoiz <> Agoitz; Aranguren (Labiano, Zolina, Tajonar, Aranguren, Mutilva Alta y Mutilva Baja); Areso; Barañáin; Baztán (Almandoz, Amaiur-Maya, Aniz, Arizkun, Arraioz, Azpilikueta, Berroeta, Elbete, Elizondo, Erratzu, Gartzain, Irurita, Lekaroz, Oronoz-Mugairi, Ziga); Bera; Beriáin; Berrioplano (Añezcar, Artica, Oteiza de Berrioplano, Berrioplano, Larragueta, Berriosuso, Elcarte, Loza, Aizoáin, Ballariain); Berriozar; Burlada <> Burlata; Cadreita; Caparroso; Cáseda; Cendea de Cizur (Undiano, Muru – Astráin, Zariquiegui, Astráin, Larraya, Paternáin, Cizur Menor, Gazolaz);Corella; Esteribar (Agorreta, Ilurdotz, Antxoritz, Leranotz, Iragi, Irota, Eugi, Larrasoaña, Inbuluzketa, Saigos, Olloki, Urtasun, Zuriáin, Urdanitz-Urdanitz, Zabaldika, Zubiri, Sarasíbar.); Ezcabarte (Sorauren, Oricain, Cildoz, Eusa, Orrio, Maquirriain (Ezcabarte), Azoz, Arre); Ezcaroz <> Ezkaroz; Fitero; Fontellas; Goizueta; Guesalaz; Huarte <> Uharte; Iza (Aguinaga, Gulina, Erice (Iza), Sarasa, Aldaba, Atondo, Sarasate, Iza, Lete, Larumbe, Cia, Ariz, Ochovi y la Urbanización Zuasti); Izaga, Manc. (Urroz, Izagaondoa (Ardanaz de Izagaondoa), Lizoáin, Unciti (Alzórriz, Artáiz, Cemboráin, Najurieta, Unciti, Zabalceta), Ibargoiti (Abínzano, Idocin, Izko, Salinas de Ibargoiti), Monreal); Jaurrieta; Leitza; Lerín; Lodosa; Los Arcos; Luzaide / Valcarlos; Milagro; Noáin (Valle de Elorz) <> Noain (Elorztzibar)  (Imárcoain, Noáin, Zabalegui, Torres (Elorz), Yárnoz, Guerendiáin (Elorz), Elorz, Zulueta); Ochagavía <> Otsagabia; Olazti / Olazagutia; Olite; Oronz <> Orontze; Salazar, Junta del V. de (sólo para los Aytos. De Ezcaroz, Jaurrieta, Ochagavía y Oronz); Salinas de Oro; Sansol; Tafalla; Ultzama (Alkotz, Arraitz – Orkin, Auza, Eltso, Eltzaburu, Gorrontz – Olano, Guerendiáin de Ultzama, Ilarregui, Iraizotz, Larraintzar, Lizaso, Suarbe, Urritzola – Galain, Zenotz); Valdizarbe, Manc. (Adiós, Enériz, Legarda, Muruzábal, Tirapu, Ucar, Uterga, Obanos); Valle de Egüés (Olaz, Ibiricu (Egüés), Alzuza, Ardanaz (Egüés), Azpa, Badostáin, Sagaseta, Elcano, Egüés, Elía, Sarriguren); Valtierra; Viana; Villafranca; Villava; Yerri <> Deierri; Zizur Mayor<> Zizur Nagusia

 

Nafar Gobernuko entitateak: Nafarroako enplegu zerbitzua (NEZ): D.G. Ingurumen eta ura, NASU VINSA (Etxebizitza eta solairuak, Nafarroa).