Hau EZ da udaltzaineei esku-hartze larriak eskatzeko bidea, horretarako 24 ordutan artatzen duen telefonoa baitugu: 948 70 40 66 edo larrialdetakoa: 112.

Hau BAI da Udaltzaingoa jakinaren gainean jartzea gertatutako delituei irtenbidea ematen laguntzeko modua, erabaki gabe daudenean edo delituari buruzko datuak emateko. Izan ere datu horiek laguntzen baitigute delitugileak atxilotzen eta bere delituzko-ekintzari amaiera ematen.

Zure auzoan tratu txarren kasurik ezagutzen al duzu? Delituren batean lekuko izan al zara? Tafallan droga trafikatzailearen berririk ba al duzu?

Delitu bat gertatzeko aukera sahiesten ahal duen informaziorik edo gertatu izan den delitua konpontzeko informaziorik baldin baduzu eta lagundu nahi badiguzu, hau da bidea.

Udaltzaingotik bi gai bermatu nahi ditugu:
– Konfidentzialtasuna, ez dugu zure identitatea ezagutu nahi, salbu horretan interesa duzunean.
– Informazioaren tratamendua gure ahalbideen esku dagoenean, eta hortik kanpo dagoenean, dagokionari bideratuko diogu.

Betetzeko dauden esparru guztiak aukerazkoak dira, zurekin harremanetan jartzea nahi baduzu orduan zure telefono zenbakia edo e-posta utzi beharko diguzu. Edozein delitu mota interesatzen zaigu; lapurketak, erasoak, dogra trafikoa, tratu txarrak…ea; gure eginkizuna horien aurka borrokatzea da eta zure laguntzarekin errazagoa da.

Hau irakurri eta gero, laguntzen ahal diguzula uste baduzu, sakatu ikonoa Galde-sortara pasatzeko.

TAFALLAKO UDALTZAINGOA