Las primeras profesoras de la Ikastola de Tafalla, protagonistas en el Día del Euskera

mayo 21, 2017

21/05/2017

euskaren eguna

Atzo Euskararen eguna ospatu zen Tafallan, 12. edizioa hain zuzen, “Euskararen Udaberria” lelopean. Izan ere, “udaberria hazte eta berritzeko garaia bezala ikusten da: landare eta animaliak sortzen dira eta bizitzaren zikloa berriro hasten da. Udaberrian bezala, proiektu berriak sortu nahi dira euskaraz. Euskara batzordeak, beti bezala, ilusioz antolatzen du egun hau, tafallarren gustokoa izanen delakoan. Helburua euskararen presentzia kalean handiagoa egitea da, euskara festa bihurtzea”, aipatu zuen Ana Flamarikek, udaleko euskara teknikariak.

Edizio honetan 1970etik 1977ra bitartean Ikastolan lan egin zuten lehen irakasleak gogoratu nahi izan ziren, haiekin hasi baitzen tafallan euskalduntze prozesua: Nekane Zelaieta Irungaray, Gotzone Eizmendi Alberdi, Mila Razkin Maiza, Arantxa Lakunza, Judith Aranburu Agirre, Matxalen Idoy Segura, Josefina Moreno Iribas, Elena Vilches Plaza eta Montxa Arza Ortuondo. 

“Gu hazi txiki bat besterik ez gara izan eta hori jende pila gure inguruan zegoelako izan zen. Lurra jorraturik zegoen eta horrela gure hazi txikia ernatu egin zen. Harrera oso handia izan genuen”, adierazi zuten ikastolako lehen irakasleak. “Mila esker bihotzez. Bizitzan merezi duten gauzak bezala lan kolektibo bat izan zen hau. Gu pieza txiki batzuk baina ez gara izan. Tafallan euskarak izan duen gorakada eta zabaltzearen meritua gure aurretik zetoztenei eta gu lagundu gaituztenenei esker da”, gehitu zuten.

euskararen eguna“Anekdota gisa, tafallarrek jota bat kantatzen hasten zirenean ez zegoen nolabaiteko eztabaidarik. Bertan denak elkarrekin lotzen ziren eta benetan oso hunkigarria zen”, gogora ekarri zuten pasadizoa. “Aintzinean erromatarrek “Lingua Navarrorum” deitu zuten euskarari, eta gure ustez euskara nafartar guztien ondare bat izan behar du, ideologia guztien gainetik eta eztabaida politiko guztien gainetik dagoen ondare bat. Eta modu horretan defendatzea”, aldarrikatu zuten.  

Ekitaldi ofizialean, Coral Baigorri Abesbatzak 4 kanta abestu zituen eta Amaia Arregi dantzariak, aurreskua dantzatu zuen.

Egunean zehar, hainbat ekitaldi izan ziren: goizean goiz dianak herrian zehar ibili ziren. Ondoren, herriko dantzari txikienak Pikutxoen plazan dantzatu zuten, gaitero eta txistularien laguntzarekin. Eguerdia aldera festa Nafarroa Plazara mugitu zen. Bertan Asier Marco eta Tafallako Ikastolako erraldoiekin batera datzariak dantzatzen jarraitu zuten. Bazkalordurako, bazkari herrikoia prestatuta zegoen arkakusoen plazatxoan. Bazkaria amaitutakoan, Lau Urrats taldeak euskal folklorea ekarri zuen tafallako kaleetara. Azkenik, eguna amaitzeko, gazteentzako rock kontzertuak prestatu ziren, arkakusoen plazatxoan ere.

——————————————————

euskaren egunaAyer se celebró la decimosegunda edición el Euskararen Eguna en Tafalla, bajo el lema “La primavera del euskera”, el cual hace referencia a un cambio de estación, natural, en el que el ciclo de la vida se pone en marcha. “Es un pequeño guiño a la decisión por la que el Ayuntamiento solicitó recientemente al Parlamento de Navarra el cambio de la zona lingüística. Una primavera para el euskera, en la que queremos que crezcan nuevos proyectos para el euskera y en euskera”, comentaba Ana Flamarique, técnica de euskera del Ayuntamiento.

Durante el acto oficial se quiso recordar al profesorado que inició el proyecto de la Ikastola, allá por el año 1970 hasta 1977: Nekane Zelaieta Irungaray, Gotzone Eizmendi Alberdi, Mila Razkin Maiza, Arantxa Lakunza, Judith Aranburu Agirre, Matxalen Idoy Segura, Josefina Moreno Iribas, Elena Vilches Plaza eta Montxa Arza Ortuondo. Durante el acto también actuó la Coral Baigorri Abesbatza, la cual cantó cuatro canciones, y la danzari Amaia Arregui, quien bailó el Aurresku.

Durante el resto del día, hubieron multitud de actividades. La ronda de txistularis amenizó las primeras horas de la mañana con las dianas. Los gaiteros y txistularis tomaron el relevo para que los dantzaris más txikis bailaran en la placeta de la Higuera. Al medio día la fiesta se trasladó a la Plaza de Navarra, donde los gigantes de la Ikastola y los de la comparsa de Asier Marco acompañaron a los dantzaris, que siguieron con sus bailes.

Al mediodía se había preparado una comida de paella popular en la placeta de las Pulgas para los asistentes. Tras la comida, el grupo de música Lau Urrats amenizó la tarde haciendo bailar a los allí presentes las tradicionales canciones. Finalmente, para terminar el día, varios grupos de rock de Tafalla actuaron en la placeta de las pulgas para poner la guinda al día.

Galería de imágenes.

FacebookTwitterGoogle+ Añadir a las redes sociales.

<< volver