2. Menpekotasun egoeran dauden pertsonen Autonomia Pertsonala eta Arreta Sustatzeko Programa
oculta
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei zuzenduta dago. Esku-hartzearen helburua bada pertsona hauek bere ohiko bizilekuan egon ahal izatea ahalik eta denbora gehien. Ondoko zerbitzu edo izapide hauek barne hartzen ditu:
Zaharren egoitzan sartu ahal izatea.
- Eguneko Zentroa.
- Prestazio ekonomikoa etxean bertan zaintzeko.
- Prestazio teknikoak mugikortasuna errazteko.
- Larrialdietarako telefono zerbitzua, ea.
- Etxebizitza egokitzeko baliabideak.
- Etxez etxeko udaleko zerbitzua.
Udaleko etxez etxeko zerbitzua: JEITSI INFORMAZIO TRIPTIKOA(600 Kb)
Udaleko Zerbitzua da eta pertsonei edo familia unitateei (elkarrekin bizi direnei) zuzenduta dago norbere etxebizitzan bizitza modu autonomoan garatzeko mugak dituztenean.
- Pertsona helduak edo autonomia pertsonalean zailtasunak eragiten dizkioten ezintasunak dituzten pertsonak.
- Adin txikikoak dituzten familia unitateak edo bere kasa moldatzeko zailtasunak dituztenak eta euren familiek eguneko oinarrizko jardueretan zainketa eta arreta eskaini ezin dituztenean.
Eskaintzen diren esku-hartzeak dira:
a) Etxeko laguntza: arropa garbitzen, lisatzen eta antolatzen, etxeko garbiketa eta jatorduen prestaketan laguntza (Jatorduen Zerbitzua).
b) Pertsonari laguntza: Norberaren garbitasuna eta higienea, janzten eta jaten laguntzea, lehen mailako arretako taldeekin koordinatua mediku tratamenduaren segimendua eta mugikortasuna etxearen barruan.
c) Laguntza psikosoziala:
– Bakardade sentimenduaren aurrean, isolamenduan, laguntza ekonomia eta familia gaiak antolatzen, familia higiene ohituretan.
d) Laguntza sozio komunitarioa:
– Etxetik kanpoko laguntza izaera pertsonala duten kudeaketerako.
e) Familiari laguntza:
– Prestakuntza eta aholkularitza zaintzaileentzat.
– Prestakuntza berezia zainketa gaiei buruzkoak.
f) Laguntza teknikoa etxebizitzan:
– Etxean bertan zaindu ahal izateko laguntza teknikoa errazten duten tresnak eskatzeko informazioa.
JAITSI Arau erregulatzailea (700 Kb)