“Tafallako Errege Jauregia” erakusketa iraunkorra
3 - Cultura
Erakusketa hau Merkataritza eta Turismo zinegotzigoaren ekimen gisa sortu zen, Tafallako Errege Jauregia zena ezagutzera emateko, eta hainbat helburu ditu: alde batetik, pedagogikoa, eta, bestetik, Tafallako ondare kultural eta historikoari balioa ematea egungo eta ondorengo belaunaldientzat.
Erakusketak erdiko pieza bat du, Victor Malumbresek eskalan egindako Tafallako Errege Jauregiaren harrizko maketa. Harriz, egurrez eta arbelez zehatz-mehatz egindako harribitxia, 7,5 metro luze eta 1,8 metro zabal. Maketa honek Jauregia izan zenera eramaten gaitu eta egungo Tafallako planoan kokatzen laguntzen digu. Jauregitik hobekien kontserbatzen den aztarnetako batek osatzen du erakusketa hau: ezkaratzean dagoen erregearen zenadorearen besaulki gotikoak.
Urte hauetan Tafallako Udaleko Kultura Sailak eta Altaffaylla Elkarteak bildutako datu guztiak ere kontsulta daitezke. Besteak beste, planoak, ordainagiriak, ardatz kronologikoak, mugarri historikoak eta infografiak ikus daitezke. Datu horiek guztiek testuinguruan kokatzen dute Tafallako Nafarroako Errege Jauregiaren eraikuntza, bizitza eta desagerpena.
Erakusketa Kultur Etxeko Dolare-Aretoan bisitatu daiteke (Errenteriako Etxea, Tubal kalea, 19). Arratsaldero, astelehenetik ostiralera 15:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 13:00era. Sarrera doakoa da.