ESCUELAS PÍAS IKASTETXEA
5 - Educación y Formación
Ikastetxe hau 1888koa da. Urte hartan, Gurutzeko Alaben San Jose Ikastetxea hasi zen bere hezkuntz ibilbidea, Tafallako Udalak bereziki haurrak artatzeko erakunde erligioso bat egotea eskatzen baitzuen
Hala eta guztiz ere, bere historian zehar ez da haurrak artatzeaz soilik arduratu, izan ere eskolaurretik 14 urtera arte indarrean zeuden hezkuntz plan ezberdinak eman izan baititu. 1994az geroztik eta Escuelas Pias Ikastetxearekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondorioz, Haur Hezkuntzaz arduratzen da. Eskolapioekin sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, ikasleek bere eskola ibilbidea osatzen dute 16 urte bete arte, ikastetxe batetik zuzenean bestera igaroz.
Ikastetxea hiri erdian kokatua dago, aisialdiko gunez inguratua. Nafarroako Gobernuaren itunpeko ikastetxea da.
Gurutzeko Alabak San Andres Hubertok eta Santa Juana Isabelek Frantzian sortutako erligio kongregazioa da Frantziako Iraultza ondoren, neska-mutilei, gazteei irakasteko eta gaixoak artatzeko.
2012an Gurutzeko Alabak kongregazioak Tafalla utzi behar du 124 urte eman ondoren eta Escuelas Pias ikastetxeak San Jose ikastetxeaaren titulartasunaren ardura hartu zuen.
Helbidea: Padre Calatayud Pasealekua 15 p.k. 31300 Tafalla (NAFARROA).
Telefonoa: 948 70 05 42.
Eposta: tafalla@escolapiosemaus.org