ETXEBIZITZAK BIRGAITZEKO BULEGOA
1 - Ayuntamiento
ORVE (Tafalla eskualdeko etxebizitzak eta eraikuntzak birgaitzeko bulegoa) Tafallan kokatu zen 1987ko maiatzean, Nafarroako Gobernua eta Tafallako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena lortu eta gero.
2012 urtera arte bulegoa Padre Calatayud 1 kalean kokatua egon da eta urtearen bukaeran kokapen berrira mugitu zen: García Goyena 22, beheko solairua.
ORVE Etxebizitzak birgaitzeko bulegoaren eginkizunetako bat da birgaitze espedienteen zentralizatzea eta tramitatzea, Nafarroako Gobernuak etxebizitza sektorea babesteko aplikatzen duen araudiaren arabera eta agintzen ahal diren udal laguntzen arabera.
Diru-laguntza sisteman parte hartzeko betekizun teknikoak eta lege betekizunak bat datoz etxebizitza politikaren helburuekin. Ohiko bizileku arazoei irtenbidea bilatzen saiatzen dira eta eraikuntza sektorea sustatzea dute helburu.
Etxebizitzen birgaikuntzak alde zaharretan eta zabalguneetan dauden hornidurak eta azpiegiturak errentagarri egiten laguntzen du, sarritan populazioaren beherakadak eraginda gutxi erabiliak.
ORVEren kudeaketa-Tafallako Eskualdea Udal Taldeak osatzen du eta Koordinazio Batzordearen inguruan antolatzen da, Udal bakoitzetik ordezkari bana, Batorde Iraunkorra eta lehendakaria osatua dagoelarik. Bere esparru geografikoa 36 udalerrietara zabaltzen da, ia 40.000 biztanle biltzen dituelarik.
Helbidea: García Goyena kalea 22 beheko solairua, pk. 31300 Tafalla (Nafarroa)
Telefonoa: 948 75 50 34
Eposta: orvetatafalla@gmail.com