Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

ADRENALINA, FENILETILAMINA, OXITOCINA Y OTRAS HORMONAS

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

20:00 | 3€

Tdiferencia arte eszenikoetan lan egiten duen emakumeen kooperatiba da, eta antzerkiaren eta musikaren ekoizpenean eta banaketan, baita kulturaren kudeaketan ere eskarmentu handikoa. Testu Poetikoen Zikloaren deialdi honetarako, Juan Carlos Rubio antzerkigile eta zuzendari gonbidatu ezagunaren testu bat aukeratu du. Bi emakume bakarrizketa entretenigarri, mingots eta dinamiko bat ehuntzen joango dira. Haren bidez bidaia bat egingo dugu, zeinean emakumea pertsona bat izaten hasten den eta beste bat izaten amaitzen duen. Ikuskizun horrek gogorarazi nahi digu genero-indarkeria ez dela kasu isolatu bat, baizik eta, tamalez, emakume askok egunero pairatzen duten errealitate lazgarri bat. Bertan, maindireekin, argia eta itzalarekin, zikina eta garbitasunarekin, egiarekin eta ezkutatzearekin jolasten da. Bi aktoreek benetako emakume bakar bat eraikitzen dute, oroitzapenekin eta etorkizunarekin, amorrua eta umorea dituena eta, izenburuak dioen bezala, hormonak ere.

ANTZEZLEAK: Ainhoa Ruiz eta Maite Redín.

LANTALDE ARTISTIKOA: Zuzendaria: Maite Redin / Egilea: Juan Carlos Rubio / Eszenografia eta argiztapenaren diseinua: Maite Redín / Ekoizpena: Conchi Redín. Adrenalina, feniletilamina, oxitocina y otras hormonas Tdiferencia-ren ekoizpen bat da.

Iraupena: 25’

SARRERAK EROSI

ERLAZIONATUTAKO EKITALDIAK

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento