
Artedrama – “Miñan”
2025eko maiatzak 9

ANTZERKIA EUSKARAZ
Ibrahima Balde (Konakry, 1994) Ginean jaio zen, baina egun batean, amaren deiak etxea utzi eta anaia txikiaren bila Europarantz joatera behartu zuen. Horretarako, basamortua zeharkatu behar izan zuen. Odisea horretan, poliziakideekin, bahitzaileekin eta pasatzaileekin topatu zen eta minaren, egarriaren eta gosearen sufrimendua sentitu zuen.
“Miñan” benetako kronika bat da, Ibrahima Baldek berak kontatua eta Amets Arzallus (Hendaia, 1983) bertsolari eta idazleak jasoa. Orain Artedrama konpainiak moldatu du antzerkirako.
Sarrera: 8 €
Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 20:30
SARRERAK EROSI
EVENTOS RELACIONADOS


25
Abr
26
Abr