Banda de Música La Tafallesa “Eterno mecano”
1970eko urtarrilak 1
La Tafallesa Musika Bandak eta bere abeslariek Mecano talde mitikoari omenaldia eginen diote kontzertu honen bitartez. Infinity, Eventos y Producciones ekoiztetxeak sortua Eterno Mecano lanak ekoizpen zaindua du eta Laia Benaches, Ángel Bellido eta Aisha Bordas ahots paregabeek osatzen dute. Kontzertu honetan 80. hamarkadako talde ezagun honen abestirik onenak gogoratuko ditugu. Eszenaratze izugarriak, koreografiak, ikus-entzunezkoak musika aro gogoangarria ekarriko digute gogora. Ikuskizun hau arrakasta handiz estreinatu zen 2016ko urtarrilaren 23an Gandiako Serrano Antzokian, sarrera guztiak agortu zirelarik.
Sarrera: 10 € Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 19:00