Bisita gidatuak Tafallako gune historikora uztaila eta abuztuan
1970eko urtarrilak 1
Bisita hauek Tafallako udarako agendako beste puntu erakargarri bat dira, garai honetan Erdialdea bisitatzen duen jende kopurua ugaria dela kontuan izanik.
Osotara 4 bisita egingo dira Tafallako gune historikora, haietako 3 antzeztuak, uztailak 13 eta abuztuak 10 eta 24 larunbatetan eta bestea konbentzionala, abuztuak 11 igandean.
Guztiak 12:00etan aterako dira udaletxeko atetik. Sarrerak www.entradas.guiartenavarra.com orrialdean erosi daitezke eta egunean bertan modu presentzialean bisita hasi baino lehen.
Bisiten prezioa 3€koa izango da, prezio murriztu bat, hauen gastuaren zati handi bat Udalak ordaintzen duelarik. 13 urte baino gutxiago dituzten pertsonek ez dute ordaindu beharrik.
Bisita hauen helburua Tafallako turismoa dinamizatzea da, bertako alde zaharra modu dibertigarri eta dinamiko baten bidez erakutsiz. Hauei buruzko informazio gehiago izateko 948 741 273 (Guiarte Zerbitzu Turistikoak) zenbakira deitu daiteke.