El Bardo Taldea – “La mordaza”
1970eko urtarrilak 1
Otsailak 19 larunbata
ANTZERKIA
Udako gau beroa da Frantzia landatarrean. Isaias Krapporen etxea da drama honen eszenatokia. Bere familiako kide guztiak izututa dituen despota bat da. Bere inguruan zapalkuntza, beldurra, askatasun falta giroa sortu du. Zapalkuntza horren aurrean, bidegabekeria horren aurrean isiltasuna jabetu da giroan. Ezin dituzte hautsi etengabeko beldurrez biziarazten dituzten kate horiek. Baina Krappok ere badu iragana. Iragan horretan, herrian batzuk baino ez dira partaide. Bere antzinako armakideak dira erresistentzian. Iragan ilun eta uherra, hobe dena isiltzea, ahaztea, atzean uztea. Baina iragan hori itzuli egiten da, presente geratzen da. Eta drama piztuko du.
Sarrera: 6 €
Centro Cultural Tafalla Kulturgunea – 19:00