Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

ESENCIA ETA EXISTENCE

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

Garenaren eta gaudenaren arteko elkarrizketa

Azaroaren 6tik abenduaren 8ra

Tafalla Kulturguneko erakusketa aretoa

“ESENTZIA ETA EXISTENCE” L,art de la lumière cachée” erakusketa, ZITA AYALAren eskutik.

Antolatzailea: Tafallako Udala

“Esencia eta Existence” instalazio interaktiboa da, eta ikusleak bere mugimenduekin jolas egin dezake lan bakoitzak ezkutatzen duen misterioa zaindu eta argitzeko, hartara, giza ariman zer dagoen ikusteko.

Zita Ayala artistaren asmoa gure gizateria astintzea da, benetan axola zaiguna esnatzea, elkarrekin Bizitzarekiko gure jarrera aldatu eta gure habitata, Ama Lurra, babestu ahal izateko, hori gabe gu ez garelako ezer.

Erabiltzen duen teknikak L’Art de la Lumière Cachée (Argiaren Arte Ezkutua) du izena. Hizkuntza artistikoa da, eta oinarri gisa kaseinaz kolatutako zeta-paperezko geruzak erabiltzen ditu. Ondoren, geruza horiek argiztatu egiten dira euskarri berean bi dimentsio eskaintzeko:

1.- Dimentsio naturala (opakua). Egunaren argitan ikusten den kanpoko irudia dela.
2.- Dimentsio ezkutua (argiarekin), argia bere barnetik datorrenean bakarrik ikus daitekeena. Zeharrargitsua izatearen ezaugarriari esker agertzen den dimentsioa da. Eta hor agertzen dira dimentsio naturalarekin kontrastea egiten duten ipuinak, magia, ametsak, ustekabeak, kontraesanak, dilemak edo ustekabeko erantzunak sortuz.

Hizkuntza organiko eta poetiko hori Zita Ayala artistak Naturaz eta gizakiak Naturarekin eta bere buruarekin duen harremanaz hitz egiteko duen beharretik sortu zen, horrela Gizateriaren etorkizunaz duen kezka islatuz. Haren azken helburua ikuslearengan eragitea izan behar lukeena: Naturarekin dugun harreman suntsitzailea zalantzan jartzea.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento