Gabalzeka Teatro – Javier Salvo – “Novecento. La Leyenda del pianista en el océano”
1970eko urtarrilak 1
Azaroak 26, 27 eta 28
ANTZERKIA
Novecento haur baten istorioa da. Kartoizko kaxa batean agertu zen luxuzko transatlantiko batean, eta munduko piano-jolerik handiena bihurtu zen, ontzi hartatik inoiz jaitsi gabe. Mundua XX. mendearen hasierako titanic haietatik igarotzen zen; milaka emigratzaile, burges dotore eta pertsonaia arrotzak: artistak, bohemioak, zientzialariak, musikariak… Hori zen Novecentoren etxea, musika bihurtzen zuen bere pianoarekin. Gero, irudimenez bidaiatzen zuen, eskuak teklatuaren gainean dantzatzen zituen bitartean. Baina bere historiako egiarik sakonena lagun minari bakarrik kontatu zion: tronpetajole bati, antzerkian guztiekin partekatu nahi duen bigarren mailako pertsonaiari. «Ez zaude erabat izorratuta istorio on bat duzun bitartean, eta norbaiti kontatzen diozunean».
Sarrera: 6 € Centro Cultural Tafalla Kulturgunea
20:30 h. – 20:30 h. – 19:00 h.