IKUSTALDI GIDATUAK MENCOS JAUREGIRA
1970eko urtarrilak 1
Aurten, Tafallako udarako ekimenen barnean Mencos Jauregia ikusteko bisita gidatuak ere izango dira. 14 bisitaldi osotara, ekainetik irailerarte hainbat asteburutan burutuko direnak. Ekainaren 23 eta 30ean, uztailaren 20, 21, 27 eta 28an, abuztuaren 3, 4 eta 31n eta irailaren 1, 7, 8, 14 eta 15ean, 12:00etan hasita beti.
Sarrerak hemen eta Tafalla Kulturrgunean erosi ditzakezu 3€ren truke soilik, Udalaren diru laguntzari esker.
Mencosen Jauregia Nafarroako Erdialdean parekorik ez duen eraikina da. Mencos familiak, “Marques de la Real Defensa” eta Gendulaingo Konde izandakoak, beste tituluen artean, XV.mendetik izan du harremana Tafallarekin. Haien jauregia, gaur egun eraitsita dagoen Tafallako harresi zaharraren alboan kokatua dago, mendixka txiki baten gainean.
Jauregi hau harresitik kanpo eraikitako lehenengo gazteluetariko bat izan zen, XVI. mende amaieran, bere dorrea eraikitzeko bertan zeuden Erdi Aroko hondakinetaz baliatu zena.
Hainbat gerlatan zehar hartua izan zen, 1813an Espoz y Minak erre zuen eta 1873an Gurutze Gorriaren hospitalea izan zen. Bere atearen gainean kate batzuk azaltzen dira, ostatu erreala izan zela erakutsiz, 1828an Fernando VII.aren bisitari dagozkionak hain zuzen ere.
Etxe honen, eta bere barnean bizi izan zirenen historiaren bidez, Tafallaren zein Nafarroaren historiari lotuak dauden lau mende ikusi daitezke, Joaquin Mencosek gusto handiz azalduta. Ekimen hau, Mencos Fundazioak Udalaren Merkataritza eta Turismo Zinegotzigoarekin hartutako erabakiari esker eraman daiteke aurrera, hiriko aktibo turistikoak ikusgai egiteko asmoarekin eta bertako zein bisitarientzako gozagarri bihurtzearren.