Ayuntamiento de Tafalla/Tafallako Udala

Jaiak: Abuztuak 15

1970eko urtarrilak 1

Foto evento

Dantzaris fiestas06:00 Aurora Jasokundeko Andre Mariaren omenez.

07:00 Dianak. Musika banda eta txistulari taldea gure kaleetan barna ibiliko dira festetako lehenengo goiza alaitzen.

08:00 Arratsaldean toreatuko diren zezenen lehenengo entzierroa. Zezenak Eskolapioetako ukuilutik aterako dira, Severino Fernandez eta Zangoza etorbideetan zehar ibiliko dira eta zezen plazan bukatuko dute. Jarraian, ohi bezala bigantxak askatuko dira.

10:30 Udala mazolari, klarinero, tinbalero, erraldoi, buruhandi, zaldiko, dantzari, gaitari, txistulari eta musika bandaren laguntzaz Santa Maria parrokia elizara igoko da. Jasokundeko Andra Mariaren omenez egindako meza nagusian Tafallako Abesbatzak abestuko du. Korporazioa itzultzen denean, erraldoien konpartsak eta dantza taldeak dantza erakustaldia eginen dute Nafarroa Plazan.

11:00 Erronda El Aguazón peñarekin, hiriaren hegoaldeko zahar egoitzak bisitatuko dituzte.

13:00 Erronda El Aguazón peñarekin.

16:30 Hiritar Zentroan kafe-kontzertua Trebole Taldearekin. Antolatzailea: San Sebastian erretirodunen elkartea.

17:15 Mandakoen, plazako zaldunen, gaitari eta musika bandaren segizioa Nafarroa Plazatik atera eta zezen plazaraino joanen da.

17:30 Junior gunea: Herri-Kirolak Eretan.

18:00 Alde Zaharrean zehar erronda Elektro Txuflaren esku.

18:00 Zezenketa. Prieto de la Cal ganadutegiko dibisa grana eta urredun sei zezen toreatuko dira. Toreatzaileak ondorengoak izanen dira: FRANCISCO MARCO JUAN PABLO SÁNCHEZ ESAÚ FERNÁNDEZ dagozkien zezen-pikatzaile eta banderillero koadrilek lagunduta.Jarraian, bigantxak askatuko dira.

18:30 Eskolapioetako jolastokian, “Parranda tutiplen” ikuskizuna elebitan haurrentzat.

20:00 Erronda El Cierzo peñarekin.

21:00 Peñen eta musika bandaren itzulera zezen plazatik Nafarroa Plazara.

21:45 Zezensuzkoa ohiko ibilbidetik.

22:00 Nafarroa Plazan eskualdeko dantzak gaita taldearen eskutik.

23:15 Santa Maria Elizaren atarian haurrentzako zine emanaldia “Coco y el pequeño dragón” filmarekin.

00:30 Nafarroa Plazan musika emanaldia Leña al Mono taldearekin (tributo Leño).

00:30 Erronda El Empuje peñarekin.

01:30 Entzierroa korrituko duten zezenen entzierrilloa.

01:45 Nafarroa Plazan musika emanaldia Leña al Mono taldearekin.

Facebook
Twitter
Youtube
Volver arriba
Cookieak erabiltzen ditugu gure webgunean zure nabigazio-esperientzia hobetzeko, eduki pertsonalizatuak erakusteko eta gure webgunearen trafikoa aztertzeko.
Cambiar mi consentimiento