
Kalakan “Elementuak”
1970eko urtarrilak 1

Lehenengo notak hasten direnetik giroa sortua dago. Argia gogorra da, apainketa xumea da eta arreta guztia hirukotean eta bere musikan biltzen da.
Madonnarekin izandako esperientziarekin, hastapeneko balioekin leial, Kalakan taldeak harreman kuttuna errazten du bere entzuleekin, oinarrietara itzultzeko hautuaren bidez. 90 minutu bitartean, Thierry eta Jamixel Xan ia larrugorritan daude, ahotsa eta perkusioa bidelagun dutela.
XVI. mendeko testuak azaltzen dituzte, egungo olerkarien idazkiak ere bai, a capella edo danborrekin. Hirukotearen moldaketak bidaiatzen laguntzen dio entzuleari, Erriberako lautada elkorrak, Zuberoako aran isolatuak eta Rio Janeiro, Nueva York, Londres, Roma edo Amsterdam hiriak ere bisitatuz. Kalakan… dena dugu ikusgai eta entzungai, utzi aditzen.